Atzo Donostiako Udaleko Turismo arduradunak hiriaren langabezi datuez eta bereziki Zerbitzuetako Sektoreengatik “harrokeriaz” esandakoen aurrean LABek prekarietatea eta bazterketa arriskuan daudenengatik kezkatzeko eskatzen dio Donostiako Udalari.

1.- Lotsagarria da Gasco harro azaltzea, berak dakien bezala, gorantza doan prekarietatea ezkutatzen dituen datuen aurrean, miseriazko soldatak eta kotizatzen eta diru-kutxa publikoan aitortzen ez diren aparteko orduen bitartez.

2.- Udal Gobernuak sentsibilitate eskasa erakutsi du hirian gehien sufritzen dutenen aurrean Gizarte Segurantzan izandako altak %2,5 igo direla harro adierazterako orduan. Zerbitzu Sektorean gutxienez langileen %80a lan egoera prekarioan dago eta Donostian zailtasun ekonomikoak pairatzen dituzten eta gizarte-bazterketa arriskuan diren familien kopurua 14.600etik gora da, %7,6 igo delarik.

3.- Donostiako Udaleko EAJ eta PSOEren arduradun nagusi moduan, Goia eta Gascok argi erakutsi dute zeintzuk diren haien interes nagusiak. Turismoa exponentzialki gora doanean eta zerbitzuen sektorea aberasten ari den honetan, haiek ere aitortzen duten bezala, ostalaritza, turismoa eta komertzioa diru publikoarekin babesten dituzte enpresarien interesak, beharrizan egoeran dauden donostiarren benetako beharren gainetik jarriz.

Guzti horrengatik LABetik Donostiako Udalaren jarrera eta konpondu nahi ez duten errealitatea ezkutatzen duten datuak erakusterako orduan erakutsitako harrokeria salatu nahi dugu: langileon arazoak, prekarietatea, zailtasun ekonomikoen gorakada, gero eta Donostiako pertsona eta familia gehiagok pairatzen duten jendarte-bazterkeria arriskua…

Donostiako Udaleko gobernu taldeari (EAJ-PSOE) argazki politikak alde batera utz ditzan eskatzen diogu. Ez dezatela saldu hiri “politaren” irudia aberasten jarraitzen dutenak betikoak direnean oraindik ere, turismo geldiezinarekin onura ateratzen ari diren sektoreetako enpresariak. Bitartean Udalak, beste aldera begirartzen du langabezian, egoera prekarioan, hilabete bukaerara iritsi ezinik edota jendarte-bazterketa arriskuan diren milaka donostiarren arazoen aurrean.

Lehentasunak aldatzeko ordua da, politikak aldatu behar dira Donostiako biztanleriaren interesei lehensuna emateko, prekarietatearekin amaitzeko eta behingoz ostalarien txaloak herritarren arazoen aurretik jartzen dituzten politikari batzuen “harropuzkeriei” agur esateko.