2025-12-05
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLABek Irakaskuntzako lan arriskuak eta hauen prentzioari buruzko gida argitaratu du

LABek Irakaskuntzako lan arriskuak eta hauen prentzioari buruzko gida argitaratu du


Nahiz eta jendeak pentsatu ohi duen hezkuntza-sektorean ez dagoela osasun arriskurik edota izatekotan, ez direla horren “larriak”, LAB sindikatuak argi utzi nahi du ez datorrela bat horrekin, eta irizpide horri akatsa deritza. Esan ohi da “lan batzuk hiltzen dute, eta beste batzuk, ez gaituzte bizitzen uzten”, bigarren horrekin egin dezakegu topo hezkuntza sektorean. 

Lehenengo eta behin, horren heterogeneoa den sektore batez ari garenez, oker geundeke irakasleez bakarrik arituko bagina; hasteko, esan, irakasleen artean alde nabariak daudela, ez baita berdina nerabeekin edota beharrizan bereziko ikasleekin lan egitea, lanbide heziketan edota laborategian jardutea edo beste irakasgaia ematea, ekonomikoki deprimitua dagoen eskualde batean lan egitea edo integrazio arazoak dituen norbaitekin lan egitea edota eros ahalmen handiagoa duten eskualdetako ikastetxetan lan egitea. Honez gain, hezkuntza sektorea beste talde batzuek osatzen dute ere, adibidez, garbitzaileak, sukaldaritza lanetan dihardutenak, mantentze-lanetan dihardutenak,… Hauek guztiak ere kontuan hartu behar dira; hauetako bakoitzaren arriskuak ezberdinak dira.

Horregatik beharrezkoa deritzagu eskuliburu hau egiteari. Hau ez da entziklopedia bat, non arrisku guztiak agertzen diren. Oinarri gisa hartuko dugu, arlo honen lanari ekiteko, hots, sektorean ematen den lan osasunak duen benetako dimentsioa ezagutaraziko digun oinarrizko kontzeptuez horni gaitezen. Honen bidez gure osasunak jasan ditzakeen arriskuak eta gure sindikalgintzaren irizpideak ezagutu nahi ditugu, horrela, guztion artean, errealitate hori alda dezagun.

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...