2026-10-05
HomeEkintza PolitikoaLABek Iosu Uribetxebarria eta gaixorik dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea exijitu...

LABek Iosu Uribetxebarria eta gaixorik dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea exijitu du

Euskal preso politikoen eskubideekin kontrako kartzela-politikarekin jarraitzen dute estatuek, herritar eta eragileek kartzela politikan errotiko aldaketak eskatzen dituzten bitartean, garai politiko berriak eskatzen duen bezala.
Aste honetan bertan kartzela-politikaren krudeltasunaren erakusgarri bi izan ditugu. Batetik, Mikel Egibar presoaren senitartekoek jasandako auto-istripu larria eta bestetik, Iosu Uribetxebarria preso arrasatearren egoera, gaixotasunaren ondorioz hilzorian egonik, gose grebari ekin diona bere azken egunak etxean eta etxekoekin pasatu ahal izateko.

Muturreko erabakia hartu du Uribetxebarriak, bere osasuna are gehiago eta are azkarrago kaltetuko duela kontziente izan arren, salaketa eta borrokarako duen aukera bakarrari ekin dio, gose grebari. Eskubideen aldeko duintasun erakusgarri paregabea, are nabarmenagoa Espainiar estatua erakusten ari den mendeku-gosea eta duintasun falta ikusita.

Zoritxarrez, ez gaude gertakari isolatuen aurrean. Estatu espainolaren espetxe politikaren ankerkeria inoizkorik nabarmenena da. Batetik, 67 dira bizi arteko bizi zigorra betetzen ari diren preso politikoak, praktika honen aurka egiten duen Estrasburgoko epaiari ez entzungor. Bigarrenik, presoaz gain, bere inguru hurbila ere modu bortitzean kolpatzen du sakabanaketa politikak, errepideetan senide eta lagunen bizitza arriskuan jarriz, aste honetan bertan jazo den bezala. Azkenik, gaxiotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal herritar praktikan heriotz zigorrera kondenaturik daude. Espainiar estatuak bere legeek ezartzen dutena ere ez du betetzen eta uko egiten dio hauek askatzeari, heriotzaren korridorean mantenduz.

Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak etxean egon behar dira. Lehenbailehen etxeratu behar dira. Ez da nahikoa hurbiltzea. Espainiar estatuari bere legeak betetzeko eta Iosu Uribetxeberria eta gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru presoak berehala askatzeko exijitzen diogu. Instituzio, eragile eta herritarrei dei egiten diegu bide honetan konpromiso berriak hartzeko. Azkenik, Uribetxebarria eta gainontzeko preso gaixoen kaleratzearen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu euskal herritarrak.

Euskal Herrian, 2012ko abuztuaren 9an

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...

[ARGAZKI GALERIA] Etxebizitza eskubidearen aldeko eta errentismoaren aurkako aldarriek hartu dituzte kaleak asteburuan

Etxegabetze arriskuan dauden eta LABekin batera antolatzea erabaki duten hainbat maizterrekin batera deitu genituen mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Nafarroako desgaitasunaren sektoreak mobilizazioa egin du hitzarmena desblokeatzea eskatzeko

Sektoreko langileek LABek, ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako manifestazio batean parte hartu dute gaur eguerdian. Iruñeko Merindadeen plazatik abiatu da, negoziazioan aurrerapausoak ematea eta...