2026-10-29
HomeEkintza PolitikoaLABek Ibon Iparragirre preso gaixoaren atxiloketa eta espetxeratzea salatu nahi du

LABek Ibon Iparragirre preso gaixoaren atxiloketa eta espetxeratzea salatu nahi du

Osasungintzako LAB sindikatuak gogor salatu nahi du preso politiko gaixoen eskubideen kontrako eraso berri hau. Orain dela egun batzuk, Ertzaintzak Ibon Iparragirre atxilotu eta espetxeratu zuen. Kontuan hartu behar dugu Ibon Iparragirre 2011z geroztik etxean ari zela zigorra betetzen, bere gaixotasun larriagatik. Ostiral honetan, martxoak 14, elkarretaratzea burutuko da Usansolo-Galdakaoko Ospitalean, eguerdiko 12:00etan..

Euskal preso politikoen eskubide urraketa gupidagabea bada, preso gaixoen kasuetan, mendeku lotsagarria da eurekiko jarrera.

Azken atxiloketa hau salatzeaz gain, osasungintzako LABek zera eskatzen du:

• Legeak ezarri bezala, larri dauden preso gaixoak berehalako askatzea.
• Gaixo dauden presoen osasun eskubideak errespetatzea: diagnostikatzeko probak, kontsultak eta beharrezkoak diren tratamenduak ahalbidetu.
• Osakidetzari eta Osasunbideari dei egiten diegu babes ditzala presoen osasun eskubideak erabiltzaile moduan bere zentroetan artatuak diren bitartean. Horretarako, sare osoan erabili beharreko protokoloa osatu beharko lukete. Osakidetzak eta Osasunbideak ezin dute beste alde batera begiratu gutxieneko eskubideak urratzen direnean beren instalazioetan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen. Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo...

EAJri eskatzen diogu ez dezala berriro ere Madrilen maizterren aurka bozkatu

Alokairu mugagabeen aurka bozkatzea milaka maizterren egonkortasun eta eskubideen aurka lerratzea dela gogorarazi nahi dio LABek EAJri, errentismoaren aldeko politikak egiteari utzi diezaion eskatzearekin batera.

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.