2026-02-01
HomeGobernu BerriaLABek Gobernu berriari Euskal Herriak bere bidea egin dezan konpromisoa har dezala...

LABek Gobernu berriari Euskal Herriak bere bidea egin dezan konpromisoa har dezala eskatzen dio

Urkulluren kargu-hartze ekitaldian, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen Gernikako Juntetxearen atarian. 

Modu honetan, Gobernu berriari mezu zuzena helarazi nahi izan zion sindikatuak: politika publikoetan ezartzen ari diren murrizketekin eten eta bizi dugun emergentzia egoeratik ateratzeko Euskal Herriak bere bidea egin dezan konpromisoa har dezala, alegia.

 

ZERBITZU PUBLIKOEN KONTRAKO ERASOALDIAREN KONTRAKO MOBILIZAZIOEN AGENDA

ABENDUAK 19
– Herrialdeka gobernu delegaritzen aurrean elkarretaratzeak inposatzen zaizkigun neurrietan estatuaren eta PPko gobernuaren erantzunkizuna eta markoaren agorpena salatzeko.

– LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean Hego Euskal Herriko ikastetxeetan mobilizazioak

ABENDUAK 20
– Bizkaiko Foru Aldundiak bere aurrekontuetan zerbitzu sozialen aurka hartutako neurriak salatzeko mobilizazioa Bilbon 10:30etan Udaletxetik.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...