2026-10-04
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakLABek Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen hitzarmenaren ultraaktibitatea bertan behera uztearen erabakia PRECOra eraman...

LABek Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen hitzarmenaren ultraaktibitatea bertan behera uztearen erabakia PRECOra eraman du

Pasadan ostegunean, LAB Sindikatuak Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen lan hitzarmenaren ultraaktibitatea bertan behera uztearen erabakia PRECOra (Lan gatazken konponbiderako prozedura) eraman zuen. Bertan LAB Sindikatuak orain arte esan duen bezala, gizarte ekimeneko lan hitzarmenaren ultraaktibitatea ez dela bukatu defendatuko zuen. PRECOak zitazioa uztailaren 18an jarri du.

Kristau Eskolak eta AICEk egoera hau ez badute onartzen, LAB Sindikatuak Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusira eramango du auzia. Beraz, gure lan baldintzak beste lan hitzarmen berri bat sinatu arte mantendu behar direla muturreraino eramango dugu. Ez ditugu inposiziorik onartuko, negoziazio kolektiboa akordioak lortzeko bidea delako.

Beste aldetik, ostegunean Kristau Eskolak Zuzendarien ez ohiko asanblada izan zuen BECen. Asanblada horretan 2010etik egiten ari diren soldata murrizketekin jarraitzea berretsi zuten (nahiz eta gero prentsa aurrean soldatei eutsi egingo dietela esan) eta gaur egun dugun lan hitzarmena bertan behera uzten dutela iragarri zieten.

LABek garbi utzi nahi du erabaki honen kontra bide judiziala jorratzeaz gain mobilizatzea behar-beharrezkoa dela, eta alde horretatik gure indar guztiak jarriko ditugu mobilizazioak sustatu eta Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen titularren erabaki hau atzera botatzeko.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...