2026-06-10
HomeNazioartea IdazkaritzaSiriaLABek Estatu Batuen eta beste herrialde inperialista batzuen Siria erasotzeko nahia salatzen...

LABek Estatu Batuen eta beste herrialde inperialista batzuen Siria erasotzeko nahia salatzen du

Beste behin ere, Mendebaldeko gobernu inperialistek (Estatu Batuak, Europar Batasuna) eta arabiar herrialde batzuk (Saudi Arabia esaterako), Isrelgo estatu sionistarekin batera, interbentzio inperialista bati bidea ireki diezaiokeen guda mediatikoa hasi dute, berau informazio okerretan, gezurretan eta erdi egietan oinarrituz.

• Eraso inperialisten aurkako elkarretaratzea Arrasaten 

Giza eskubideen aldeko diskurtso faltsua baliatuz, Estatu Batuek eta Europar Batasuneko herrialde batzuek bere interes ekonomiko eta politikoak defendatu nahi dituzte. Berriro ere, Yugoslavian, Libian edo Iraken gertatu zen bezala eskema berdina errepikatuko dute odol eta suaren bitartez beraien interesak inposatuz.

LABek kanpaina mediatiko hau salatzen du, goian aipaturiko gobernuen nahi inperialistekin batera.

Siriar Estatuaren etorkizuna siriar herriak erabaki behar du, inolako atzerriko esku hartze edo interbentziorik gabe. Era berean, Siriar Estatuak, herri kurduaren eskubide sozial, politiko eta ekonomikoak bermatu behar ditu, izan ere, bi milioi kurdu estatu Siriarreko iparraldean bizi dira, eta historikoki bere autodeterminazio eskubidea, eta beren eskubide politiko, kultural eta hizkuntza eskubideak urratuak izan dira; egoera hau ere salatzen du LABek. Era berean, gaur egun oposizio kurduak, siriar herriaren zati handi batek bezala, bereziki bertako gutxiengo kristauak, jazarpena eta hilketa sumarioak jasaten dituzte ELS deritzonaren eta Al Nusrako fronteko errebeldeen aldetik. Hauen oinarrizko helburuetako bat erregimen islamista integrista ezartzea da Siria bezalako estatu laiko batean eta aipatu den Kurdistaneko aldean, Pertsiar Golkoko erregimen wahabi absolutisten laguntzarekin, bereziki Saudi Arabiaren sostenguarekin, Estatu Batuen aliatu historikoa.

Siriar herria eta herri kurdua izan behar dira euren etorkizunaren jabe bakarrak. Ezin daiteke iraganeko eskema kolonialistetara bueltatu. Siriaren aurkako erasoa, gerora Iran eta Libano erasotzeko atarikoa litzateke eta horrela, Ekialde Ertainean erregimen titereak ezarri Estatu Batuen, Israelen eta Europar Batasunaren interes inperialistak defendatzeko. Egoera honen aurrean, munduko herriok eta langile klaseak ezin gara egon ezer egin gabe. Ez dago tarteko biderik.

LABetik dei egiten dugu herri burujabe honen aurka izan daitezkeen erasoen aurrean deitzen diren mobilizazioetan parte hartzera, eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu siriar eta kurdu herriei eta bertako langileriari.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gero eta premiazkoagoa da Enplegu Publikoaren Legea aldatzea, administrazioaren euskalduntzea legez babestu ahal izateko

Eibarren sei udaltzain postu betetzeko deialdiaren aurkako epaiak agerian utzi du, administrazioan euskarari gaztelaniaren maila bera eman ezean, ezinezkoa dela euskararen erabilera normalizatzea eta hizkuntza eskubideak bermatzea.

Bart gauerdian, langile bat hil da Laudioko Vibrantz enpresan izandako leherketa baten ondorioz

Vibrantz enpresan, Laudioko pintura-ekoizpenean diharduen enpresan, mantentze-lanetako langile bat matxuratutako labe bat konpontzen ari zen istripua gertatu den unean. Labearen leherketak bete-betean harrapatu du...

Auzitegiak arrazoia eman digu eta Bilboko portuko amarratzaileen patronalak inposatu nahi izan dituen murrizketak atzera botatzea #LortuDugu

Justiziak amaiera eman dio lan-esplotazioa areagotzea eta urteetako borroka eta negoziazio kolektiboaren bidez lortutako eskubideak murriztea helburu zuen enpresa-operazio bati.