2024-07-27
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaLABek errekurritu egingo du Transportes Mandiolako 18 langileen kontratu etetea onartzen duen...

LABek errekurritu egingo du Transportes Mandiolako 18 langileen kontratu etetea onartzen duen ebazpena

Joan den Maiatzaren 19an, 2.zenbakidun Bilboko Merkataritza Arloko Epaitegiak, Areitio portuan, Mallabian kokatuta dagoen Mandiola Garraioko langileen kontratuak desagerrarazi zituen.

LABetik 2. Zenbakidun Merkataritza Arloko Epaitegiaren autoari energiaz uko egin nahi diogu, Mandiola Garraioen 18 langileen kontratuen desagerpenagatik. 

Areitioko portuan, Mallabian, kokatuta dagoen Mandiola Garraioak, enpresa kudeatzen duten zuzendaritza eta aldi berean enpresaren jabeak diren gestio txarra eta alferrekotasuna salatzea besterik ez zaigu geratzen.

Urteak izan dira Mendiolako langileak esplotatzen, urteetan besteen lanaren kontura etekinak atera dituzte eta euren gestio txarraren ondorioz gauzak txartzen hasi direnean arratoien moduan korrika irtetea erabakitzen dute.

Errua Sindikatuei botatzen diete, naiz eta eurena izan, zero minututik enpresa txarto kudeatu dutenak. Aurpegia eta izena jarri behar zaie, Pedro Argarate eta Igor Argarate. Bi funtzionario, besteen izerdiaz etxe onak eta autoak ordaintzea lortu dutenak, ARRILAU-ren izenean pabiloiak erosita (Jabea bi banako hauen ama eta emaztea da) urtean 300.000€-gatik Mandiola Garraio enpresari berralokatzeagatik diru garbia lortzen dutenak eta bide batez 18 langileen bizitzak suntsitzen ari direnak.

Langileek euro bat kobratzen ez duten bitartean, dituzten zorrak erositako pabiloien kudeaketarako sorturiko ARRILAU enpresaren bitartez ordaintzen ari dira.(zeinetan argarate Jaunak apoderatuak diren), etxean geratzen da dena.

Gutxi ez balitz dagokien Autoritateei burla egiten saiatu dira Sozietate Anonimo Laboral bat sortzen, kapitala beraiek jarrita, besteok leloak bagina bezala eta beraiek azkarrak. Horrezgain dituzten bezeroak mantentzen saiatzen ari dira, hirugarren enpresa batetara bideratuz (T y D, Transportes y Distribución) lehen Mandiola Garraioko bazkide izandako batena da, prozesu honek irauten duen denboran, bezero zorro hori kudea dezan, hilabete gutxi batzuetan berriro enpresari onak eta langile duinak bezala agertzeko.

LABek autoa errekurritzeko asmoa duela iragartzen du publikoki, proba nabariak daudelako aita-semeak lehengo bazkideen laguntzarekin, atzetik lapurtzen jarraitzen dutela eta euren ezagunen baten enpresa bitartez bezeroekin geratzeko alegiletan jarraitzen dutelako.

LABek lanpostuak babestu eta beraiengatik borrokan jarraituko du, honako jendeak lanpostuak suntsitu ez ditzan, al den neurrian lasai joan ez daitezen. Argi dago lanpostuen suntsipena eguneroko ogia dela eta Garraio Sektoreak gero eta prekarietate handiagoa duela, ez gaur egunean jasaten den lan suntsipenagatik bakarrik (sektoreko langileen esplotazioaz hitz-egin gabe) baizik eta, patroien gestio txarraren ondorioz, Asetravi-ko bazkide batzuen kudeaketa kalitatea zalantzan jarriz, bere lehendakariagandik hasiz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.