2025-12-13
HomeEkintza SozialaPrekarietatea eta pobreziaLABek egiazko konpromisoak eskatzen ditu desberdintasunari aurre egiteko

LABek egiazko konpromisoak eskatzen ditu desberdintasunari aurre egiteko

Oxfamen urteko txostenak berriro jarri du agerian, mundu mailan, desberdintasuna areagotzen ari dela: munduko biztanleriaren %1ak gainerako %99a baino diru gehiago izango du 2016. urterako. Datuok guztiz lotsagarriak dira: hamar lagunetatik batek ez du behar beste elikagairik jateko eta 1.000 milioi pertsona baino gehiagok 1,25 dolar eguneko dauka bizi irauteko. Txosten berean Espainnia salatzen da, berdintasun ezari dagokionez Europako bigarren lekuan kokatzen delako, Letoniak bakarrik gainditzen duela.

Desberdintasuna gero eta handiagoa den mundu honetan, Hego Euskal Herria ez da salbuespena. Gasteiz eta Iruñeko gobernuek beren buruak puztuz hedatu nahian dabiltzan diskurtsoen aurrean, errealitateak erakusten digu aipatu politikek gure herriarengan dituzten ondorio gordinak: muturreko pobrezian bizi den biztanleriaren portzentajea gero eta handiagoa da, eta ongizaterik nozitzen ez duen biztanleria-kopurua handitzen ari da. Ez dezagun ahantz “ezkutuko txirotasunaren” gaia: senideen elkartasunetik, gero eta akitua eta ahulagoa den elkartasunetik, aurre egiten ari zaio enplegu galerari edota diru-sarrera urritzeari.

Berdintasun eza belaunaldien, sexuen eta lan eta ekonomia errealitateen arteko arrakala handitzen eta handitzen ari da. Honen biktimak, batez ere, prekarietatearen atzaparretan dauden gazteak, emakumeak eta langile txiroak dira. Hauen aitzinean, Hego Euskal Herriko gobernuak eta patronalak politika neoliberalak erabiltzen ari dira, ez dute zalantzarik izan lan erreforma basatiak ezartzeko, eskubide sozialak murrizteko, diru-laguntzak urritzeko; zerga-politika aurrerakoiak eta aberastasuna birbanatzeko politikak ezartzeko ahalegin oro gerarazi dute.

Horrengatik guztiarengatik, LABek egiazko konpromisoak eskatzen ditu desberdintasunari aurre egiteko: doakoak eta unibertsalak diren zerbitzu-publikoak; zerga-sistema progresiboa eta zerga-ihesaren aurkako borroka; Europako Gutun Sozialak agintzen duena betez, gutxiengo soldata 1100 euro arte handitzea; kalitateko enplegua sortu eta banatu; gizarte eta ekonomia babesa ororentzat; herri gisa, baliabide politikoak eta juridikoak eskatu, berdintasunaren alde eta nornahik bizitza duina izan dezan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.