2026-10-05
HomeEkintza SozialaAniztasun FuntzionalaLABek EAEko eta Nafarroako instituzioei mendekotasun legean inposatu nahi dituzten murrizketak ez...

LABek EAEko eta Nafarroako instituzioei mendekotasun legean inposatu nahi dituzten murrizketak ez aplikatzea eskatu die

PPren gobernuak inposatuko dituen murrizketak mendekotasunaren legearen eta mendeko pertsonek arretararako duten eskubidearen desagerpena suposatuko duela salatu du gaur LABek.  Eskubide urraketa hauen aurrean sindikatuak jendarteari mobilizatzeko deia luzatu eta instituzioei madrildik inposatu nahi diguten murrizketak ez aplikatzeko interpelazioa luzatu die.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...