2026-09-07
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABek De Guindos Espainiako ekonomia ministroaren presentzia salatu du

LABek De Guindos Espainiako ekonomia ministroaren presentzia salatu du

LAB sindikatuko delegatuak kontzentrazioa burutu dute gaur Bilbon “Aukera ekonomikoei” buruzko Foro batean parte hartu duen Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia Ministroaren presentzia salatzeko.

Oso ondo dakigu zeintzuk diren gizon honen eta Madrileko gobernuaren aukera ekonomikoak. Badakigu orain arte zer egin duten eta zeintzuk diren euren aukera eta etorkizunerako planak: euren krisitik atera ahal daitezen; desberdintasunak, prekarietatea eta pobrezia langileriaren sektore zabalentzat dira beraien alternatiba bakarra.
Orain arte ikusi dugu enplegu prekarioa eta kaleratzeak errazten dituen lan-erreforma; eskubide laboralak suntsitzen dituen negoziazio kolektiboaren erreforma, egungo eta etorkizuneko gure pentsioekin egin nahi dutena. Eskubideak negozio bihurtzen dituzte.

Hauxe da egin nahi dutena, hori ere badakigu, krisitik ateratze ari garela eta dena hobeto doala esanez GEZURRETAN ari diren bitartean:

– Ekonomia bankari eta espekulatzaileen zerbitzura jartzen jarraitu nahi dute, botere ekonomikoa banka eta finantza-sisteman kontzentratzen jarraitu politika publikoak erabakitzen dituen benetako boterea bilakatuz.
Baina gaur, de Guindosek Madrilera oso mezu argia eramatea nahi dugu:
– EZ DUGULA ONARTUKO eskubide sozialak, administrazio publikoei exijitu ahal zaizkien eskubide moduan, ordenamendu juridikotik ezabatuak izan daitezen, aurrekontu nahikoa baldin badago soilik aurre egingo zaien egoerak bihurtzeko.
– EZ DUGULA ONARTUKO zerbitzu publikoek euren izaera unibertsala gal dezaten, bakarren batzuk euren kontura negozioa egin ahal izateko pribatiza ditzaten.
– EZ DUGULA ONARTUKO lanerako eskubidea, bizi-baldintza duinak izatea ahalbidetzen digun eskubidea, akziodunen dibidenduak hobetzeko helburuarekin sakrifika dadin.

Ondorioz, gaur Bilbon ez diegu soilik EZETZ esaten Madrilgo INPOSAKETEI, Euskal Herriko gobernuei ere esaten diegu ezin dietela euren erantzukizunei izkin egin inoren erabakiak aipatuz.

“Langileek aurkako erasorik ez! Euskal Herriak hitza eta erabakia!”. Horixe da pankartako lema. Euskal Herriak bere erabaki propioak hartzeko eskubidea dauka. Euskal Herrian badago alternatiba eta posiblea da eredu sozial, ekonomiko eta politiko propioa, bizi-baldintza duinak bermatuko dizkiguna berton lan egin eta bizi garenei.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.