2026-10-29
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen...

LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu nahi du

Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak bihar goizeko 8.00etarako El Dueso espetxearen aurrean deitua zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak debeku honek dakarren gehiegikeri eta babesgabetasuna azaleratzen du. Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratioa besterik ez du erakusten.

Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue biharko egunari begira prestatutako egitaraua:

– Familia, lagun, kide eta harekin egon nahi duen oro El Duesoko espetxearen atarian izango gara Rafa askatu zai.
– Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskitzeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatu du goizeko 11:45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzatzen aldarrikatuz.
– Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.
 
Euskal Herria, 2017ko abuztuak 16

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidaideak enpresako langileak hitzarmen duin baten alde borrokan ari dira

Mobilizazio bat egin dute gaur, enpresaren aurrean, negoziazio mahaia hasi baino minutu batzuk lehenago.

Lan-arrazakeria, morofobia eta islamofobia badago, ez da benetako aniztasuna

Basquevolt enpresari lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobikoa eta islamofobikoagatik jarritako salaketaren epaiketaren aurrean elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen.

Urriaren 30eko grebari eusten diogu, Osakidetzarekin negoziatzeko beharrezko aurrerapenik ez dagoelako

Gehiengo sindikala osatzen dugunok proposamenak eskatzen ditugu plantillaren beharrei erantzuteari dagokionez, eta Osakidetzari gatazka-egoera konpontzeko borondatea eskatzen diogu. Onartezina da Osakidetzak gaur egun inolako soldata-proposamenik egin ez izana.