Gipuzkoako gasolindegien hitzarmena negoziatzeko hamabost bilera egin diren arren, patronalak oraindik ez du akordio batera iristeko adinako eskaintzarik egin.
LAB sindikatua mobilizazioetan dabil Gabonetatik hona. Gipuzkoa osoan pankartak jartzeaz gain, bilera guztien atarian elkarretaratzeak antolatu ditu. Mobilizazio horiei eta haiekin bat egin duten langileei esker, patronalak eskaintza berria egin du, baina LABen iritziz, oraindik ere ez da nahikoa.
CCOOk aspaldi hartu zuen patronalaren jarrera bera. Gainerako sindikatuek, berriz, diagnosi bera egin arren, uko egin diote LABek mobilizazioetara jotzeko egindako proposamenari. LABentzat arduragabekeria da patronalaren eskaintza eznahikotzat jotzea eta, ordezko proposamenik egin gabe, besoak gurutzatuta geratzea; jarrera horrek blokeo egoera betikotzen baitu.
LABen ustez, ezer ez egitea ez da inoiz aukera bat izan. Sindikatuaren aburuz, hitzarmen duina lortzeko borrokara jo behar da. Beraz, LABek arduraz jokatzen jarraituko du eta hasitako bideari eutsiko dio, oraingoz bakarrik bada ere. Hala ere, aurrerago beste sindikaturen batek borrokara batu nahi badu, ongietorria izango da.
Ez dugu onartuko langileen etorkizunarekin josta daitezen.
Gipuzkoako gasolindegietako hitzarmen duina orain!

