2026-02-01
HomeEkintza SozialaLABek bi lan lerro zabaltzen ditu gizarte segurantzan emakumeak pairatzen duten diskriminazioari...

LABek bi lan lerro zabaltzen ditu gizarte segurantzan emakumeak pairatzen duten diskriminazioari aurre egiteko

LAB sindikatuak urtarrilean Espainiako lanaldi partzialeko kontratuei aplikatzen zaien gizarte segurantzako araudia diskriminatzailea zela salatu zuen. Gaur prentsaurrean, emakumeak pairatzen duten diskriminazioari honi aurre egiteko bi lan lerro zabaldu dituela iragarri du.

Lehen lan lerroa emakumeoi zerbitzu juridikoak eskaintzera zuzendua dago, hauek pentsio jubilazioa eskatzeko edo eta hauen errebisioa eskatzeko tramiteetan lagunduz.

Bigarrena, ekintza sindikalaren bitartez, sindikatuan dauden sektore feminizatuetako langileekin (hauek baitira diskriminazio hau pairatzen duten gehiengoak) diskriminazioa hau bertan behera gera dadila exijitzeko eta honen aldeko presioa egitea helburu izanfgo duen kanpaina bat martxan jartzea izango da. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...