Azken egunetan Azkoitiako Juaristi enpresaren inguruan zabaldu diren informazioen aurrean, LAB
sindikatutik, Juaristiko enpresa batzordeko kide eta langileen gehiengoaren ordezkari den aldetik,
honako hau adierazi nahi du:
- Bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Palestinako herriari, egun bizi duen egoera
humanitario onartezinaren aurrean. - Israelgo Gobernua gauzatzen ari den politika genozida irmo gaitzesten du, eta, era berean,
salatu egiten du Palestinako lurraldeetan ematen ari den sarraskia eta okupazio ilegal
etengabea. - Halaber, bere konpromisoa berretsi nahi du: bere esku dagoen guztia egingo dugu Israelekin
inolako harreman komertzialik ez izateko.
Langileen ordezkari gisa, giza eskubideen eta justizia internazionalaren oinarrizko printzipioen
aurkako edozein egoeraren aurrean, arduraz eta koherentziaz jokatzen jarraituko duela azpimarratu
nahi du LABek.

