2026-09-29
HomeIndustriaMetalgintzaLABek beharrezko jotzen du CONDESA taldeko lanpostuen defentsan mobilizatzea

LABek beharrezko jotzen du CONDESA taldeko lanpostuen defentsan mobilizatzea

Uztailaren 14an, Condesa taldeak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen bere lantegi guztiei eraginez. Euskal Herriari dagokionez, aurrekonkurtso honek Legutioko CONDESA FABRIL-i eta CONDEXA INOX-i, Berako ZALAIN TRANSFORMADORES-i eta Berriobeitiko (Iruñea) PERFIL EN FRÍO-ri eragiten die. Euskal Herrian bakarrik, guztira, 700 lanpostu baino gehiago daude arriskuan.

Hartzekodunen aurrekonkurtso honen eskaera Condesa Taldeko Zuzendaritzak azken hilabeteotan bideratu dituen hainbat neurrien jarraipen eta ondorio da. Horren adibide, Condesa Fabril eta Inoxeko lantokietan bideratu ziren aldi baterako Enplegua Erregulatzeko Espedienteak ditugu. Hauen aurka egin zuen LAB sindikatuak, zergatiei buruzko informaziorik eta argudiorik ematen ez zelako, eta Zuzendaritzak bere langileen enpleguari dagozkion konpromisoak lotzeko asmorik agertzen ez zuelako.

LABek badaki Condesa Taldeko jabeek eraman gaituzten egoera, haien kudeaketa okerraren ondorio dela. Condesa taldeak Euskal Herrian dituen lantokiak errentagarriak dira, lan-karga daukate eta merkatu egonkor eta sendo batean dihardute.

Abagune honetan, ulergaitza lirudike lanpostu bakar bat ere suntsitzea. Helburu horretan, LAB borrokatuko da lantegietako jarduerari eta enpleguari eutsi dakien, eta zuzendaritzari eskatuko dio bideragarritasun egitasmoa aurkez dezan.

Era berean, Gasteiz eta Iruñeko administrazioei eskatuko diegu ekin diezaioten gure industria-ehunaren defentsari eta ez dezaten utz errentagarria den eta lan-karga duen jarduera galtzen, 700 lanpostu zuzen baino gehiago eta beste zeharkako hamaika deuseztatuz. Arabari eta Nafarroari ekarriko lizkieken gizarte-ondorioak larriak lirateke.

LABen iritziz Condesako jarduerari eta enpleguari eusteko eta haiek babesteko erarik eraginkorrena langileen mobilizazioa piztea da.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Babacar Welleren heriotza arrazakeria instituzionalaren ondorio lazgarriena izan dela

Urgentziazko eta ezinbesteko eztabaidari heldu behar zaio: segurtasun eredua eta polizien esku-hartzearena errotik aldatu behar dira.

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...