2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaLABek balorazio ezinhobea egiten du Gipuzkoako metalgintzan izandako greben inguruan

LABek balorazio ezinhobea egiten du Gipuzkoako metalgintzan izandako greben inguruan

LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman du gaur Gipuzkoako Metalgintzan izandako bi greba egunen balorazioa egiteko eta hemendik aurrera aurreikusten den egoeraren azterketa egiteko. Ekainaren 6an delegatuen batzarra burutuko dute datozen urratsak zehazteko.

Bi greba egunen inguruko balorazioa.

Balorazioa ezinhobea da. Gipuzkoako metalgintzak birritan gelditu du. Krisiaren 6. urte honetan, enpresen aldetik presio eta mehatxu ugari jaso ditugun arren, eta jakinda sindikatuok geure irakurketetan ez dugula bat egiten, Gipuzkoako metalgintzako sektore osoak bikain erantzun du, enpresa hitzarmenak izan ala ez.

LABek maiatzaren 24an arratsaldez deituriko mobilizazioak arrakastatsuak suertatu dira. Sektoreko hitzarmen baten aldeko mobilizazioak arratsaldez egiten direnek lehen aldia izanik, erantzuna ona izan zen, eta hori langileek hitzarmen honekiko duten atxikimenduaren adierazgarri da.

LABek argi du, atxikimendu honi esker gordetzen dituela metalgintzako hitzarmenak lan baldintza hauek. Atxikimendu honi esker sektorea, grebara deitzen zaion bakoitzean, erabat gelditzen da. Hitzarmen sektorial hau borroka oinarrituz egindako hitzarmena da. Hitzarmen hau ezinbesteko tresna da langileentzat, kohesioan eta belaunaldi ezberdinen esfortzu eskuzabalean oinarritutako tresna baita. Eta prest gaude altxor honen balioa mantentzearren borrokan jarraitzeko. Langileak hitzarmen honen protagonistak dira eta eurek egindako lanari esker dugu hitzarmen hau.

Adi entzun Adegi, aurrean dituzulako metalgintzako langileak. Ez gara ezkutatzen. Blokeoari aurre egiten diogu.

Hitzarmena nahi dugu, erreformari aurre egingo dizkion blindaje klausulekin eta borroka oinarri lortuko dugu. Gaur egun Euskal Herrian, oraindik orain eta hau bezalako borrokei esker jokoan dago lan erreforma ezberdinen erabilpena emango den ala ez. Bai enpresa eremuan eta baita sektore eremuan ere. Biak uztargarriak dira, beraz, biak blindatu behar ditugu. Bata bestearen oinarri izateko, baina bereziki Gipuzkoako metalgintzako langile guztiei baldintza duinak bermatzeko. enpresa handi zein txikietakoak, guztiak.

Egoeraren azterketa.

Bi greba egun hauen irakurketa argi bat eman digute. Mezu argia sindikatuei zein patronalari.

Sindikatuei: Desadostasun edo ezberdintasunen gainetik langileek bat egiten dute. Elkarrekin deitu dituzte asanbladetan, elkarrekin aurre egin diete enpresarien mehatxuei, enpresa hitzarmena eduki zein ez, elkarrekin. Metaleko hitzarmenaren aldeko defentsan elkarrekin.

Patronalari: Bitxia da Adegik greba ez dela ulergarria esatea, bere enpresariek bai baitakite zergatik egin den greba. Grebara ez ateratzearren orain arte ematen ez zituzten eskaintza ekonomikoak eta blindaje eskaintzak heldu dira. Honek agerian uzten du Adegiren posizioa erabat politikoa dela, enpresek dituzten benetazko arazoak eta kezketatik aldenduta.

LABek egoera honetan ondorengo konpromisoak jasoko dituen proposamen mobilizatzailea eskeiniko du:

– Langile guztiek ozen esan diguten mezua jasoko duen planteamendu bat, hau da, denontzat izango den hitzarmena sektorial duin baten defentsan proposamen argi bat. Erreformari aurre egingo diona, enpresa hitzarmena eduki zein ez.

-Patronalaren bakardadea agerian utziko duen proposamen bat, herrialdeko enpresekin bere egitazko kohesio falta azalaraziko duena. Adegiren posizioa ahulduko duen proposamen bat eta negoziazio kolektiboan mantentzen duen bere posizio politikoa agerian utziko duena.

-Ekainaren 6an metaleko LABeko delegatuen asanblada egingo dugu, datozen urratsak zehazteko eta orduan jakinaraziko dizkizuegu.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...