2025-12-18
HomeNazioartea IdazkaritzaPalestinaLABek armada sionista Gazan burutzen ari den sarraski berriari bukaera eman diezaioten...

LABek armada sionista Gazan burutzen ari den sarraski berriari bukaera eman diezaioten exijitzen du

LAB-ek armada sionista israeldarra Gazan, Palestina okupatuko alde horretako populazio zibilaren aurka, burutzen ari den sarraski berria salatzen du.

Gaza gaur egun munduan dagoen espetxe handiena da, munduan dentsitate handiena duen lur zatia, non ia 2 milioi palestinar oso hestua den lur eremu baten bizi diren. Hori dela eta, Gazaren aurka burutzen den edozein bonbardaketak, halabeharrez zibilen heriotza dakar berarekin, haurrak barne, 2009an eta egunotan gertatzen ari den bezela.

Mendebaldeko komunikabide ofizialek diotenaren kontra, bonbardaketa indiskriminatu hauek ez dira Israelgo erantzun bat palestinar aldetik etor daitezkeen balizko erasoen aurka. Hori gezur hutsa da. Izan ere, erasoak Israel sionistak hasi zituen Hamas-eko buruzagi bat erailez.

120tik gorako zibilen heriotza eta 1000 inguru zauritu egotea azken erasoen ondorioz, Gazako populazioa egunero jasaten ari den bidegabekerien azken adibidea da. Israelek, mendebaldeko gobernuen laguntza eta konplizitatearekin, egunero burutzen dituen bidegabekeriak, alegia. Honela, gogoratu beharra dago Gazako populazioa 2006tik nazioarteko blokeo bidegabe eta ankerra jasaten ari dela. Euren balizko “delitua”? Urte horretan buruturiko hauteskundeetan Hamas-en alde masiboki botua eman izana; honek argi erakusten du Israelek eta mendebaldeko gobernu aliatuek duten “demokrazia”ren kontzeptua hutsaren hurrengoa dela.

Egoera bidegabe honen aurrean, LABek bere elkartasuna adierazten dio berriro ere Palestinako herriari eta armada sionistaren sarraski hau buka dadin exijitzen dugu. Honekin batera, zera exijitzen dugu:

– Gaza pairatzen ari den blokeo bidegabeari bukaera ematea.
– Krimen hauen erantzule sionistak, nazioarte mailan egindakoagatik epaituak izan daitezen.
– Palestinako Herria 1948tik jasaten ari den egoera dramatikoari irtenbide negoziatu eta bidezkoa eman diezaioten. Akordio negoziatu horrek ia 10.000 palestinar preso politikoen aske uztea eta errefuxiatuen itzultzeko aukera barne hartu beharko lituzke.

Egoeraren larritasuna dela-eta, LABetik Isrealgo Estatu sionistaren aurka nazioarte mailan dagoen “Boikot, Desinbertsio eta Zehapen”en kanpainari (BDZ) gure atxekimendua berresten digou, eta euskal langileria eta herritar sektoreak kanpaina honekin bat egitera deitzeaz batera, egunotan Euskal Herrian krimen honen aurka burutzen ari diren eta burutuko diren mobilizazioetan parte har dezaten dei egiten diegu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...