2023-12-01
HomeEkintza Politikoa«Herrira noa! » mobiLIPDUBzioa Durangon

«Herrira noa! » mobiLIPDUBzioa Durangon

Herrirak herri mugimenduak LIPDUB herritar eta parte hartzailea egingo du datorren abenduaren 8an Durangon euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. Eguerdiko 15:00etan emango zaio hasiera Landakon eta LABeko kideei arratsaldeko 16:00etan Durangoko Artekalearen 41. zenbakira laneko arropak jantzita joateko deialdia egin dute.

 

LABen txokoa
Arratsaldeko 16:00etan laneko erroparekin Arte Durangoko Artekale 41ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Prozesu historiko baten emaitza izan den atzoko egunaren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

GREBA FEMINISTA OROKORRA HERRIZ-HERRI

Greba Feminista Orokorrean egindako ekimen ezberdinen argazki galeria herriz-herri.

Zaintzaren iraultza martxan da

“Zorionak Euskal Herria!” hitz horiexekin hasi dute mugimendu feministako ordezkariek hainbat eta hainbat hiri eta herritan arratsaldean egin diren mobilizazioen osteko manifestua. Goizean goizetik jo eta sua aritu dira milaka grebalari lurralde osoan barrena, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri eta kaleak astintzen. Oraindik amaitu ez den prozesu baten mugarri historikoa izan da gaurkoa.