2026-09-16
HomeEkintza SindikalaLABek argi utzi nahi du ez dugula Madrileko akordioa gure eremuan zabaltzen...

LABek argi utzi nahi du ez dugula Madrileko akordioa gure eremuan zabaltzen lagunduko

Atzo COFEBASKek, Madrilgo akordioa hona ekartzeko asmoz, sindikatuok negoziazio mahai batera deituko gaituela adierazi zuen.

Adierazpen hauen aurrean LABek honako hau azaldu nahi du:

– LABek ez du inolako bilerarako deialdirik jaso eta horrelako berri bat medioen bidez jakin behar izatea salagarria deritzogu.

– Confebasken aldetik ez dugu benetako borondate negoziatzailerik ikusten, itxurakeria hutsetan mugitzen da.

– LABek negoziazio kolektiboaren garrantzia azpimarratu eta desblokeorako borondate argia duela berretsi nahi du berriro ere. Lan erreformari aurre egin eta prekarizazio prozesuari mugak jarriko dizkioten hitzarmenak nahi ditu LABek.

– Egoera desblokeatzeko, Madrilen sinaturiko akordioa ez da erreferentzia bat izango LABentzat ondoko arrazoiengatik:

• Lan erreforman sakontzeko patronalari alfonbra gorria jartzen diolako
• Prekarietatea hedatzeko akordioa delako: lanaldi partzialen aldeko apustua egiten baitu, muga eta baldintzarik gabeko malgutasuna ontzat ematen duelako edota soldata igoerak adosteko erreferentziak aldatzen dituelako (2017tik aurrera KPIaren erreferentzia erabat desagertuz, soldata igoerak neurtu ezina den produktibitateari lotuz)
• Guzti honen “truke” 2015 eta 2016 urteetarako soldata igoera hutsalen gomendioa egiten da, azken urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzen laguntzen ez duen igoera.
• Langileoi eskubideak kendu eta patronalari bake eta zilegitasun soziala bermatzen dion akordioa da.

– Malgutasuna da orain patronalaren hitz magikoa. Argi esan behar da, malgutasunerako patronalak egiten dituen proposamenak bere horretan hitzarmenetan sartu ezkero, enplegua gehiago suntsituko dela eta dagon apurra prekarizatu egingo dela.

– Malgutasuna ezin da hitzarmen sektorialetan negoziatu. Enpresaz enpresa, momentuko egoeraren arabera egin beharreko eztabaida da, beti ere helburu argi batekin, kalitateko enpleguaren defentsa. Horrela den kasuetan, enpresaz enpresa, akordioak erdiesten ditugu.

– Errekuperazio fasean sartu omen gara, baina hazkunde hori prekarizazio prozesuan sakonduz egin nahi da. Horretarako baliatu nahi ditu CONFEBASKek hitzarmenak. Honen ondorioz desberdintasun sozialak gero eta handiagoak dira, eta prekarietateak pobrezia dakar.

Guzti hau dela eta LABek argi utzi nahi du ez dugula Madrileko akordioa edo antzekoren bat gure eremuan zabaltzen lagunduko, oztopoa izango gara. Prekarietateari aurre egiteko hitzarmenen alde borrokatzen jarraituko dugu. Horrez gain ekintza sindikaleko dinamika berria martxan jarri dugu. LAB mugituz, langileak mugituko ditugu eta patronalaren asmoei aurre egingo diegu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.

Santurtziko Ander gaztearen kasuan dauden ardura zuzen eta politiko guztiak argitu ditzatela exijitzen diegu udalari eta Segurtasun Sailari, justizia egin eta gertakari larri hauek...

Gaur publiko egin den bideoak agerian utzi du Santurtziko Ander gaztearekin era oso bortitz eta desegokian jardun zuten udaltzainek gertatutakoa ezkutatu dutela eta haien arduradunek babestu egi

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dugu LAB sindikatuak eta Testako maizterrek

Etxabakoitz, Buztintxuri, Artika, Sanduzelai eta Arrotxapeko bizilagunek, LABen babesarekin, manifestazioa iragarri dute Iruñean urriaren 17rako. Mobilizazioaren helburua da salatzea Testak ez dituela berritu BOE...