2026-03-19
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaLABek amiantoarekin zerikusia duten bi gaixotasun profesionalen errekonozimendua lortu du

LABek amiantoarekin zerikusia duten bi gaixotasun profesionalen errekonozimendua lortu du

LABek pozez ikusten du, Laudioko Guardinen bi langile erretiratuk jasaten ari diren gaitza lan-gaixotasuntzat hartu izana. Onarpen hau Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko epaitegiaren sententzietan jasotzen da.

Duela bost urte ekin genion aipatu beharginak jasaten ari diren patologiak lanean dutela jatorria onartzeko zereginari. Gaur egun, baiezta dezakegu aipatu patologiak antzinako VILLOSA enpresatik, egungo GUARDIAN LLODIO, iraitzitako amianto-hautsa arnastearen ondorio direla.

5 urteotan, oztopo uagariri egin behar izan diergu aurre. Gaixo hauek Osakidetzako, Mutualiako, GSIN-ko, Oviedoko Instituto de Silicosiseko,… hamaika osagileen eskutik pasa dira. Bide hori, behargin horien irmotasunari eta kemenari esker egin da, ia ate guztiak itxita topatu arren, guztiak zabaltzea lortu dute, eta azkenean egia ezagutu dugu.

Epaiketan, ASEPEYOK, MUTUALIAK, GSIN-K eta GUARDIAN LLODIOK zalantzan jarri dituzte laneko jatorria nahiz patologiak, baita laneko gaixotasuntzat aitortzea ere. Hala ere, epai berean argi adierazten da Villosan (egungo GUARDIAN LLODIO) amiantoa erabili zela, eta behargin hauek amiantoarekin harremanetan egon zirela, eta gaitza agertzen den pleura-plaketan nahiz agertzen ez direnetan amiantoaren aztarnak daudela eta bera gaixotasun profesinal baten aurrean gaudela.

Horrengatik, guztiz arbuiagarria deritzogu estamentu horien jarrerari, beharginak behartzen dituelako, bi adibide hauek kasu, une latzak biziz, erakundez erakunde ibili eta epaitegietara jo behar izatera onarpena lortu arte. Egoera honek agerian uzten du mutualitateek, GSIN-k eta enpresek euren onuran bakarrik dihardutela, eta ez langileriarenean. Prozesu hauek helburu bakar batekin luzatzen dituzte: behargin horiek eta hauen senideak amore eman dezaten euren eskubideetan. Hau guztia gaixotasun profesionalen azpi-erregistroan agertzen delako jakin dugu; amiantoarekin lan egin zutenek eta hauen senideek jasan ohi duten zigorra ezkutatu gura dute. Egia ez badugu ezagutzen, nekez eman ahal izango diegu ordaina biktimei.

LABek animatu gura ditu egoera honetan egon daitekeen langile orok haren osasuna gordetzeko eskubidea aldarrikatu eta sufritzen duten gaitza lanpostuetan aintzat hartzen ez diren arriskuen ondorio dela onartu dezaten exigitu dezan. Horretan datza bidea.

{linkr:related;keywords:amiantoa;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.