2026-04-09
HomeIndustriaMetalgintzaLABek ADEGIri Gipuzkoako Metalgintzako negoziazio mahaian erantzukizunez jokatzeko eskatu dio, beste behin...

LABek ADEGIri Gipuzkoako Metalgintzako negoziazio mahaian erantzukizunez jokatzeko eskatu dio, beste behin ere

Gaur, martxoak 21, LAB sindikatuak Gipuzkoako metaleko delegatuen batzarra burutu du eta ondoren, metalgintzako hitzarmenaren negoziazioak pairatzen duen blokeoa salatzeko ADEGI patronalaren aurrean elkarretaratzea egin du.

LABeko kideok hitzarmenaren defentsan beste sindikatuekin batera mobilizatzeko bidean berresten gara, azken negoziazio mahian luzatu genien bezalaxe. Sindikatu guztiek negoziazioa aspalditik trabatua dagoela esaten badugu eta horren erantzule bakarra patronala dela, erantzun bateratua emateko gai izan beharko genuke. LABek horren alde egiten du.

LAB metalgintzako hitzamenaren defentsari lotua dago eta akordio bidezkoa lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko prest dago ere.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...