2026-03-17
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABek Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen du

LABek Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen du

LAB sindikatua Euskal Herri independente, sozialista, euskalduna eta FEMINISTA du helburu. Hortaz gaur egungo eredu politiko eta sozioekonomikoaz aparte, gaur egungo eredu patriarkala ere eraldatzea du bere zerengintzat.

LABek argi du emakumeok erabat askeak izan arte ez dagoela Euskal Herri aske bat lortzerik, hortaz ezin du ontzat eman emakumeen diskriminazioan sakontzen duen lege erreforma proposamenik, eta argi du abortatzeko eskubidearen aldeko borrokan eragile izan behar dugula.

Gobernuak aurkeztutako abortoaren lege erreforma Estatu espainiarreko sektorerik atzerakoienak, ultrakatolikoak eta ultraeskuindarrak asetzeko egina dago, eta emakumeoi gure gorputzaren gainean dugun erabakitzeko eskubidea eta kontrola kentzea du helburu.

Espainiar Estatuak, kapitalak zein elizak emakumeon sexualitatea ugalketara mugatu nahi dute, emakumeoi ama izatera behartuz, eta orain arteko menpekotasun-rol inposatua egonkortuz.

Abortoaren aldeko borroka estrategikoa izan da mugimendu feministarentzat, abortoa eskubide bat da, beraz ez dugu onartuko kode penalean delitu bezala jasotzea.

Deialdia LABeko Osasungintza Sektoretik

Gaiak duen dimentsioa aintzat hartuta, LABeko Osasungintza sektoretik ere bereziki indartu nahi den deialdia da honakoa.

Abortoa eskubide unibertsal, doakoa eta bestelako zerbitzu publiko bezala eskaintzea aldarrikatzen du LABeko Osasungintza sektoreak, horrela, ezkutuan eman daitezkeen abortoak ekidituko dira.

Hauek askotan baldintza ez egokietan burutzen direnez, emakumeon osasuna arriskuan jarri dezakete; gainera, modu horretan, zerbitzu publiko honen pribatizazioa ere ekidingo da.

Guzti honekin ezinbestekoa iruditzen zaigu emakumeok gure gorputzarekiko dugun erabakitzeko eskubidea errespetatzea. Hezkuntza “afektibo sexuala” indartzea beharrezkoa da, hor egin behar da indar, eta ez emakumeon eskubideak murriztu eta zigortzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok...