2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek 3 ordezkari gehiago lortu ditu Gipuzkoako Osakidetzan

LABek 3 ordezkari gehiago lortu ditu Gipuzkoako Osakidetzan

LABek oso emaitza onak lortu zituen atzo Gipuzkoako Osakidetzan izandako hauteskunde sindikaletan. Abstenzioa handiagoa izan arren, ordezkari kopuru eta bozketan gora egin du LABek, Espezializatuan 2 ordezkari gehiago lortu ditu eta Lehen Arretan beste 1. Modu honetan LAB Gipuzkoako 3. indarra izatera pasa da, Sindikatu Medikoaren aurretik.

Gipuzkoan atzo egindako hauteskundeen ondoren, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizuegu LAB sindikatuaren proiektua babestu duzuen langile orori. Lortutako emaitzek LAB sindikatuak Osakidetzan aldarrikatutako leloa " indarrak bildu eta Osakidetzan aldaketa eragin" errealitatea bihurtzen lagunduko dute. Jakin badakigu oraindik erronka handia dugula, LABek berresten du langileekiko duen borrokarako konpromezua eta bide hori langileekin egiteko prestutasun osoa dugu.

LEHEN ARRETA 
Gipuzkoako lehen arretan 23 delegatu aukeratzen ziren, delegatu hauetatik LABek 4 delegatu eskuratu ditugu. Parte hartzeari dagokionez 2009ko hauteskundetatik jeitsiera egon da %55,56etik % 51,24ra.

Urtea
DEG.KOP
LAB
ELA
CCOO
UGT
SME
SATSE
SAE
2009
23 deg
3
8
0
0
6
6
——-
2014
23 deg
4
6
1
0
5
7
——
2009
Bozkak
145
363
49
42
481
237
18
2014
Bozka
171
273
55
26
229
288
 

ESPEZIALIZATUA

Junta de espezializadan 35 delegatu aukeratzen ziren eta LABek 5 delegatu eskuratu ditu. Partehartzea %53tik %50era jeitsi da.

Se elegían 35 delegados/as y de ellos LAB ha coseguido 5. La participación ha pasado de un 53% a un 50% 

Urtea
DEG.KOP
LAB
ELA
CCOO
UGT
SME
SATSE
UTESE
SAE
2009
33 deg
3
9
2
2
4
8
2
3
2014
35 deg
5
8
3
2
3
10
4
2009
Bozkak
324
1013
259
223
404
878
196
375
2014
Bozkak
443
725
321
191
334
933
406
 
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.