2026-03-17
HomeEkintza SindikalaLABek 2026rako Volkswagen Navarraren aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat errefusatu du eta...

LABek 2026rako Volkswagen Navarraren aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat errefusatu du eta lanaldi murrizketak proposatu ditu alternatiba gisa

LAB sindikatuak iragarri du ez duela onartuko ABEE-a 2026rako malgutasun-neurri gisa aplikatzea, eta proposamen “erreal eta egingarri” bat aurkeztuko du, lanaldia murrizteko hiru aukerarekin, astean 37,5 ordutik 30 ordura bitartekoa, plantillaren lan-egonkortasuna bermatuz eta 2026tik aurrera modu iraunkorrean aplikatuz, lanegunetan zein lan-orduetan.

Gaur egun, ez dago datu zehatzik elektrifikazioak lantegian izango duen eraginari buruz, nahiz eta mundu mailan automozio fabriketan langile murrizketak ematen ari direla jakitera eman den. LABen ustez, eszenatoki hau enpleguaren banaketari aurre egiteko aukera bat da. “Horrekin, 2026ko ekoizpen-egutegia konponduko genuke, itxiera egun gehiegi dituena, eta plantillak etorkizunari langileen murrizketen beldurrik gabe aurre egitea ahalbidetuko genuke”.

Sindikatuak salatu du VW Navarrak 2018tik gehiegizko erabilera egin duela aldi baterako lan-erregulazioez, eta 2020tik gaur arte etengabe aplikatu dituela. “Multinazionalek ABEEak malgutasun neurri gisa neurriz kanpo erabiltzea zigortuta egon beharko litzateke, kostuak aurreztea da enpresariarentzat, altxor publikoaren eta langileek jasaten duten soldata murrizketaren kontura”, adierazi dute.

LABek ABEE-ak aplikatzeko politika honek langileengan izan duen eragina azpimarratu du. “2025aren amaieran, aldi baterako lan-erregulazio guztiek kaltetutako edo eragindako muntaketa-tailerreko langile batek 6 hilabete inguru kontsumituko ditu bere langabezia-prestazioetatik”, adierazi dute.

Sindikatuaren kalkuluen arabera, 10 urteko antzinatasuna duen 4 mailako langile bati aldi baterako lan-erregulazioek eragin dioten kostu ekonomikoa 5.700 € ingurukoa da. Kopuru hori kalkulatzeko, langileek aldi baterako lan-erregulazioko espedienteetan jaso ez dituzten plusei ABEEaren kontraprestazio gisa hitzartutako ordainsariak kentzen zaizkie.

LABek ere kritikatu du enpresak ABEEetan soldata konpentsazioari buruz duen bertsio ofiziala: “Batzuei ahoa betetzen zaie VW Navarrak ABEEetan soldata %100ean osatzen duela esatean, gezurra da, VW Navarrak plusak ez ordaintzeagatik lortutako aurrezkia 20 milioi eurotik gorakoa da”.

Sindikatuaren arabera, VW Navarrak ordaintzeari utzi dion langileen soldatak, gainerako gizarteak solidarioki ordaindu duen kopurua, 25 milioi eurotik gorakoak dira. Bestalde, konpainiak 442 milioi eurotik gorako mozkinak lortu ditu aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak aplikatu zituen urteetan, 2025 kontuan hartu gabe. “VW Navarrak ez ditu aldi baterako lan-erregulazioak malgutasun-neurri gisa soilik aplikatzen; horiek aplikatzen dituen bakoitzean etekin ekonomikoa ateratzen du”, amaitu dute LABetik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok...