2026-06-17
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLAB Toki eta Foru Administrazioan mobilizatuko da bihar, langileen eskubideen eta lan-baldintzen...

LAB Toki eta Foru Administrazioan mobilizatuko da bihar, langileen eskubideen eta lan-baldintzen defentsan

Espainiaren inposizioen aurrean, "Bertoko instituzioek hitza eta erabakia!" lelopean, bihar, urtarrilak 24, LABek burutuko dituen mobilizazioen bitartez udal eta aldundiei, eta hauek gobernatzen dituzten alderdiei, instituzio horietako langileon eskubideak irmoki defendi ditzatela eskatuko da. Era berean, PPko gobernuarengandik etorri diren edota etorriko diren erasoei gogor aurre egin diezaietela exijituko du LABek, lan-baldintzak berreskuratuz, eta bide horretan, ezinbestekoa den Euskal Herriaren eta bere instituzioen erabakitze-ahalmena aldarrika dezatela ere galdatuko du.

BILBO. 11.00etan Foru Aldundiaren jauregi aurrean.
GASTEIZ. 10.00etan Plaza Berrian. Manifestazioa Gasteizko udaletik Foru Aldundiraino.

Sektore publikoko langileok, foru eta toki-administraziokoak barne, gure eskubide zein lan-baldintzen etengabeko murrizketak eta enplegu publikoaren galera jasaten ari gara, Gobernu espainiarrak inposatuta: Lan Eskaintza Publiko berrien eta langileen ordezkapenen debekua, Elkarkidetzaren ekarpenenak bertan behera uztea, lanaldiaren luzapena, lan-bajen kasuetan lansariak jaistea, opor eta baimen egunak galtzea, soldaten jaitsierak (azken adibidea, abenduko aparteko lansaria galtzea), eskubide sindikalen mugapena…

Foru eta toki-instituzioek modu desberdinez jardun dute: batzuek zuzenean eta salbuespenik gabe ezarri dituzte inposatutako neurriak, beste batzuek zirrikitu legalak erabiliz eta eragindako kalteak etorkizunean konponduko dituztela esanez partzialki aplikatu dituzte eta, azkenik, beste batzuek neurriok saihestu dituzte eta orain gobernuen errekurtsoen mehatxupean daude. Ondorioz, udal eta foru sektoreko langileon lan-baldintzak desberdinak dira eta, are gehiago, Rajoyren Gobernuak iragarri dituen neurri berrien aurrean (EEEak erakunde publiko eta administrazioetan, lansarien jaitsiera berriak, plazen amortizazioak eta enplegu publikoaren suntsiketa…) babesgabetasun eta ziurgabetasun egoeran gaude.

Espainiaren inposizioen aurrean, bertoko instituzioek hitza eta erabakia! lelopean urtarrilaren 24an LABek burutuko dituen mobilizazioen bitartez udal eta aldundiei, eta hauek gobernatzen dituzten alderdiei, instituzio horietako langileon eskubideak irmoki defendi ditzatela eskatuko diegu. Era berean, PPko gobernuarengandik etorri diren edota etorriko diren erasoei gogor aurre egin diezaietela exijituko die LABek, lan-baldintzak berreskuratuz, eta bide horretan, ezinbestekoa den Euskal Herriaren eta bere instituzioen erabakitze-ahalmena aldarrika dezatela ere galdatuko diegu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.