2026-09-20
HomeEkintza SozialaLAB sindikatuak Maravillas Gaztetxea hustu izana gaitzetsi du eta abuztuaren 25eko Iruñeko...

LAB sindikatuak Maravillas Gaztetxea hustu izana gaitzetsi du eta abuztuaren 25eko Iruñeko manifestaziora joateko deia egin du

Eragile sozial, sindikal eta politiko ugarik eta askotarikoek elkarrizketaren aldeko deia egin duten arren, goizaldean Foruzaingoaren eta Polizia Nazionalaren operatibo bateratu batek Maravillas Gaztetxea hustu egin du, eta poliziak hainbatetan oldartu zaizkiete Nabarreria inguruetan zeuden pertsonei.

Maravillas Gaztetxearen jarduerari dagokionez eragile bakoitzak egin lezakeen baloraziotik harago, hauxe da egia borobila: abandonatutako espazio publiko bati erabilera soziala ematen ari zen egitasmo baten kontra indarkeria erabiltzea erabat arbuiagarria da. Aldaketa sustatu duen gehiengo sozial eta politikoaren agenda demokratizatzailearekin bateraezina den gertakaria da zalantzarik gabe.

Maravillas hustu izanaren gaineko erantzunkizun politikoa Geroa Bai eta Uxue Barkos lehendakariarena da. Azken horrek protagonismo tristea hartu du egunotan, oroimen historikoa kontrontazio xedez erabilita lehenbizi, ondoren bilera bat egiteko aukerari atea irekita baina azkenik, 48 ordura, interbentzio polizialari bide emanda. Politika egiteko era horrek Nafarroan aldaketa lideratzeko ezgai bilakatzen ditu hala Geroa Bai nola Uxue Barkos.

LABek abuztuaren 25ean deitutako manifestazioarekin nahiz Maravillas Gaztetxearen alde antola litezkeen bestelako mobilizazioekin bat egiten du, eta dei egiten die nafar langileei hustearen kontra eta aldaketa politiko nahiz sozialaren alde egin dezaten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.