2026-06-19
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok Ondarroan gertatutakoa salatu eta gure...

LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok Ondarroan gertatutakoa salatu eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu Urtza Alkortari

Lehenik eta behin, gaur goizean Ondarroan gertatutakoa salatu nahi dugu eta Urtza Alkortari eta bere senide eta laguneei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu. Gaur goizean Ertzantzak izandako jokaerak krudelki gogora ekarri dizkigu iraganeko argazkiak. Euskal Herrian, euskal jendartearen eta bertako eragileen gehiengoa aro berri bati ateak irekitzen ari diren bitartean, beste batzuk, Ertzantza-Urkulluren Gobernuak eta Madrilgo Gobernuak iraganeko errezetekin tematuta jarraitzen dute.

Euskal Herrian hilabeteak pasa dira fase politiko berria ireki zenetik. Euskal jendarteak hainbatetan desiratu izan duen eszenatokian kokatu garen honetan, baina, zoritxarrez, Madrilgo Gobernuaren jarrera inmobilistarekin eta Urkulluren exekutiboaren diskurtso epelarekin egin dugu topo.

Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak eta Aietekoak bateraezinak direla; Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak ez duela Euskal Herriko jendartearen gehiengoaren babesa, ireki den eskenatoki itxaropentsuaren aurrean jarrera oztopatzailea erakusten duelako. Euskal Herriko jendarteak hautestontzien bidez bidez mandatua agindu zion Urkullu jaunari, Euskal Herrian irekitako prozesuan sakondu eta abiadura eman ziezaion. Gaur jazotakoak, ordea, kontrako norabidean kokatzen gaitu.

Urkullu jaunak behingoz erabaki behar du prozesuaren alde egiten duen edo Rajoyren esanetara jarraituko duen.

Euskal Herriko gazte independentistekin gertatzen ari dena ezin dugu onartu. Tamalez azken hilabetetan gaurko moduko atxiloketak errepikatzen ari dira. Gaurkoaren moduko erabakiekin espainiar Estatuak gaztedia independentista desaktibatzeko nahiarekin jarraitzen du, jakitun baita, gazteria izan dela, eta egun ere badela, herri honen motore garrantzitsua eta etorkizuna. Erabaki horietan euskal gatazkaren konponbidea oztopatzea beste asmo eta helbururik ez dago.

Euskal Herrian bizi dugun aro berriaren aurrean espainiar Estatuak, espainiar Gobernuak eta noski Gasteizeko exekutiboak jada buru-belarri aritu behar lukete garai berriak eskatzen dituen erantzun moldeak bilatzen eta jorratzen. Baina, halako eskaintza batetik urrun, errezeta zaharretan tematuta jarraitzen dute. Bake prozesuari, gatazkaren konponbide demokratikoari berriro galga jarriz.

Espainiar Gobernuari nahiz EAJri dei egiten diegu, euskal gaztediaren kontrako jazarpena eten, eta has daitezen behingoz, garai berriek eskatzen duten moduan erantzuten. Herri honetan gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko aldarria gero eta ozenagoa da. Herri honek ez du onartuko bere oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik.

Euskal Herrian, 2013ko maiatzaren 15ean 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.