2026-06-14
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakLa Milagrosaren jarraipena exijitzen diegu Hijas de la Cruz eta Kristau Eskolari,...

La Milagrosaren jarraipena exijitzen diegu Hijas de la Cruz eta Kristau Eskolari, Barakaldoko alkateari eta hezkuntza Departamentuari

Atzo, Gasteizko Parlamentuan Legez Besteko proposamen bat onartu zen non La Milagrosa Ikastetxeak titulartasun bat edukiz gero hurrengo ikasturtea hasi ahal izango duen Barakaldoko Udaleko Minas eraikinean. Gainera proposamen honek aurreko otsailean Barakaldoko Udal Batzan onartutakoa osatzen du. Mozio honek, La Milagrosa Ikastetxea aurrera jarraitu ahal izateko, Barakaldoko Alkatea eta Hezkuntza Departamentua behar beste kudeaketa egitera eta beharrezkoak diren baliabideak ipintzera premiatu egiten zituen.

Gauzak horrela, espekulatzailea den Miranda Fundazioak inposatutako alokairuaren arazoa kenduta, Hijas de la Cruz kongregazioak eta Kristau Eskolak ez daukate inolako aitzakirik La Milagrosa proiektuarekin jarraitu ahal izateko.

Hori dela eta, LABek Kongregazioari eta Kristau Eskolari ikastetxeko titulartasunarekin jarraitzea exijitzen die. Barakaldoko Alkatea den Amaia Del Campori, bizkortasuna Minas eraikinaren lagatzean. Eta Hezkuntza Departamentuari berehalako Familiek egindako matrikulen errebertsioa eta behar den kudeaketa la Milagrosa aurrera jarraitzeko.

Beste aldetik, gogor kritikatu nahi ditugu PNV, PSE eta PP alderdiak orain arte ez dutelako ezer ere egin La Milagrosa aurrera jarraitzeko. Aldi berean, Gasteizen zein Barakaldon eurek adostatutako proposamenen jarraipena egitea exijitzen diegu. Horrela 350 familiei eta 39 langileei konponbide bat eman izango ahal zaie.

Horrez gain, LABek familiak eta langileak zoriondu nahi ditu, 5 hilabete hauetan egindako mobilizazioei esker lortu delako La Milagrosa bizirik mantentzea. Borroka eredugarria izan den arren oraindik azkenengo aldapa falta da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ekainaren 15eko eta 17ko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak

Telelan plan duin baten alde eta Bizkaiko Foru Aldundian akordioa/hitzarmena negoziatzearen alde deitu ditugu mobilizazioak. Bizkaiko Foru Aldundian (BFA) maiatzaren 18an egindako langileen batzarrean mobilizazio...

Nafarroan aurkeztutako Industria Foru Lege proposamenak eduki gehiago behar ditu sektorearen erronkei erantzun ahal izateko

LABen iritziz, Nafarroako parlamentuan aurkeztu berri den lege proposamenak iraganeko akatsetan sakontzen jarraitzen du, hainbat arlotan norabide egokia hartu baldin bada ere.

Fundiciones del Estandan hitzarmena sinatzea #LortuDugu

Azken asteetan mobilizazio fase luze bat aurrera eraman eta hainbat lanuzte eta greba egun egin ostean etorri da lorpena.