2026-03-18
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaKorrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Bihar hasiko da 24. Korrika Atharratzen, Euskara Gara lelopean, eta LAB sindikatuak bat egin du aurten ere Korrikarekin, euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasi zenetik gaur arte egin duen modu berean. Hainbat kilometro erosi ditu, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

Tokian toki hartutako kilometro propioetan ez ezik, sindikatuak lekukoa eramango du euskal gehiengo sindikalak Euskal Herriko hiriburuetan izango dituen kilometroetan ere:

-Iruñean 790.ena, martxoaren 22an, 15:35etan
-Baionan 1478.ena, martxoaren 24an, 21:46etan
-Donostian 1747.ena, martxoaren 25ean, 12:23etan
-Gasteizen 2656.ena, martxoaren 27an, 22:27etan
-Bilbon, 3431.ena, martxoaren 29an, 12:08etan.

Era berean, Korrikaren hasieran, Atharratzen, zein amaieran, Bilbon, LABeko zuzendaritzako kideen ordezkaritza izango da.

Azken edizioetako Korrikak bezala, aurtengoa ere euskararen eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurkako oldarraldi betean izango da. Are gehiago, azken egunotan argitara ekarri da oldarraldi hori hainbat sindikatu, alderdi eta eragile euskarafobok antolatu eta sustatua izan dela, LABek hainbatetan salatu duen bezala. Lan deialdi bat edo beste aitzakia hartuta, oldarraldiarekin bilatzen dute euskararen normalizazioa trabatzea. Euskara ez dakiten herritarrei ikasteko bidea sustatu eta erraztu behar zaie, ez oztopatu, lan-eskubideen eta hizkuntz-eskubideen arteko dikotomia faltsua elikatuz.

Euskarafoboek, ordea, ez dute nahi euskaraz normaltasunez bizi eta lan egin ahal izatea eguneroko jardunbide guztietan. Azken adierazpenekin, gainera, bistan da eragileok euskararen aurkako ekinbide euskarafobo horretan jarraituko dutela. Eginahal horretan, orain, AEK jarri dute jopuntuan. Gure babes osoa adierazten diogu AEKri; aitortza eta eskertza, euskararen alde egiten duen lan ezinbestekoagatik.

Beharrezkoa da langileok, herritarren gehiengoak, ozen aldarrikatzea euskaraz lan egin eta bizitzeko dugun nahia. Baina gogo nagusi hori kalean adieraztearekin ez da nahikoa izango, gero hori ez bada islatzen alderdi politikoen erabakietan eta instituzioen hizkuntza-politika eraginkorretan. Horregatik, bada garaia indarrean jartzeko euskalduntzean jauzi bat eragingo duen hizkuntza-politika berri bat; besteak beste, administrazioaren eta lan munduaren euskalduntzea bizkortu eta bururaino eramateko.

Euskal langileok ere EUSKARA GARA. Horregatik, goazen denok kalera inoizko Korrika arrakastatsuena sustatzera!

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.
00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...