2026-04-04
HomeIpar HegoaHaritikKlase borroka Europar Batasun berrian: eraikuntza europarreko estrategia sindikala (2004)

Klase borroka Europar Batasun berrian: eraikuntza europarreko estrategia sindikala (2004)

Argitalpenak, kritika eta salaketarako hausnarketa izan nahi du. Globalizazio neoliberalaren testuinguruan, Europa langileen interesen kontra, eta emakumeen eskubideak bermatu gabe eraikitzen ari dela salatzen da argitalpenean. Egungo Itun konstituzionalak, klase borrokaren testuinguruan, enpresarien klase, multinazional eta azken finean kapitalaren alde egin du. Salaketa honek berak zehazten du aurkezten dizuegun argitalpenaren izenburua. Egungo testuinguru europarrean klase borrokaren kontzeptua eta ekintza sindikalerako estrategiaren beharra azpimarratu nahi ditu. Europako herriak eta estaturik gabeko nazioak ahazten dituen itun konstituzionalak, ez du autodeterminaziorako eskubidea aitortzen;beraz, langileen EZETZ borobila merezi duela aldarrikatzen du argitalpenak amaieran.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/01_Klase%20borroka%20Europar%20Batasun%20berrian-%20eraikuntza%20europarreko%20estrategia%20sindikala%20%282004%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/01_La%20lucha%20de%20clases%20en%20la%20nueva%20uni%C3%B3n%20europea-%20una%20estrategia%20sindical%20para%20la%20construcci%C3%B3n%20europea%20%282004%29.%20.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta esku hartze inperialistak salatzeko mobilizatzeko deia egiten du LABek

LAB sindikatuak Global Sumud Flotillan ordezkari bat izanen duela adierazten du, eta blokeoa hausteko nahiz Palestinarekin elkartasuna adierazteko deituko diren mobilizazioak indartzera deitzen du. Munduan...

INTIAko batzordeak greba deitu du, enpresa publikoak bere azken proposamenari uko egin ostean

INTIAko enpresa-batzordeak (LAB, UGT) greba deialdia iragarri du, enpresa publikoak soldata-desberdintasuneko egoera konpontzeko sindikatuek aurkeztutako azken proposamenari uko egin ostean. Asteazken honetan, batzordeko kideek eta...

LABek Tubos Reunidosen gatazkan dagoen zinismo instituzionala salatu du eta enplegu-erregulazioko espedientearen inpugnazioa berretsi du

LABek publikoki salatu nahi du Tubos Reunidosen gatazka hartzen ari den norabidea. Izan ere, enpresak enplegua suntsitzeko, altzairutegia ixteko eta logistika kanpora ateratzeko planarekin...