2026-03-12
HomeIndustriaIndustria KimikoaKimiketako Estatu hitzarmenaren aurreakordioak prekarizazioan sakontzen du

Kimiketako Estatu hitzarmenaren aurreakordioak prekarizazioan sakontzen du

Joan den ekainaren 20an, Estatu mailan CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak aurreakordio bat erdietsi zuten Kimiketako Estatu hitzarmena berritzeko.

Aurreakordio honek agerian utzi du, berriro ere, sindikatu hauen ahuldadea patronalari aurre egiteko eduki hobeak lortze aldera. Izan ere, negoziazio osoan zehar ez da inolako mobilizaziorik egon edukiak hobetzeko. Negoziazio honetatik langileak baztertuak izan gara, ikusle hutsak bilakaturik.

Aurreakordioa oso baxuak diren soldaten gaineko %2,5-ko igoera soil batera mugatzen da. Gainerakoetan ez dago apenas hobekuntza nabarmenik, gehienak edukirik gabeko deklarazio hutsak baino ez dira. Aurreakordio honek ez die mugarik jartzen sektoreak dituen arazo nagusiei: ebentualitate handia, ETTak, azpikontratetako langileentzat subrogazio eskubidea, lan osasuna… Aldiz, aurreakordio honek sektoreak jasaten duen prekarietatea betikotzen du: 1.752 orduko lanaldiari eusten dio, Estatuko lanaldirik handiena dena. Malgutasuna erabatekoa da eta lan erreforma bertan behera uzteko klausularik ez dago. Beraz, hitzarmena ez betetzeko ahalbidetzen zaie enpresei.

Estatuko negoziazio eremuaren aldeko CCOO eta UGTren apustuak, gure errealitate soziolaboraletik urruntzeaz gain, pobretzen gaitu. Estatuko hitzarmenak beti dira probintzia edota autonomia mailako hitzarmenak baino eskasagoak. Kimiketakoa ez da salbuespena; hitzarmenak 14.892,26 euroko urteko soldatak arautzen ditu, miseriazko soldataz ari gara, alegia. Datu ofizialen arabera, EAE eta Nafarroako langileen batez besteko soldatak 27.480,7 euro eta 25.468,30 € eurokoak dira, hurrenez hurren.

Aipatu arrazoiengatik hitzarmen hau ez da inongo alternatibarik Hego Euskal Herriko langileentzat. LABek lanean jarraituko du Estatuko hitzarmenak arautu ez ditzan Euskal Herriko sektoreko langileen lan baldintzak. LAB buru belarri ariko da lantokietan, ez soilik aurreakordio honen edukiak hobetzeko, baita langileen lan baldintzak hobetuko dituen benetako neurriak ezartzeko ere. Horretarako, LABek langileen parte hartzea zein aktibazioa bultzatuko ditu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko erabaki izana

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da. Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak...

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako Industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional bat lekukoa hartzea ez du herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak aseko. Pasa den urtean Nafarroako Industriak...