2026-02-03
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraKalitateko enplegu eta kalitateko zerbitzu publikoen aldeko aldarrikapenak Gasteiz eta Iruñean

Kalitateko enplegu eta kalitateko zerbitzu publikoen aldeko aldarrikapenak Gasteiz eta Iruñean

Delegatuen batzarrak eta mobilizazioak egin ditu LAB sindikatuak gaur Araban eta Nafarroan. Munduko Sindikatuen Federazioak (MSF) egun horretarako deitua duen Ekintza Egunarekin bat eginez, Euskal Herriari begirako irakurketa egin du LABek. Delegatuen batzarretan sindikatuaren lan lerroak eta ildoak eztabaidatu eta sakondu dira, eta ondoren, mobilizazioen txanda iritsi da.

Gasteizen KALITATEZKO ENPLEGUAren alde, eta IRUÑEAn, Nafarroako Gobernuaren eskutik datozen murrizketa eta neurri larrien aurrean, KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK aldarrikatuz, sindikatuko delegatuek manifestazioa egin dute bi hiriburuetako kaleetan. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...