2026-08-05
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaJoxan Lizarribar, euskalgintza eta kulturgintzako erreferentzia garrantzitsu bat

Joxan Lizarribar, euskalgintza eta kulturgintzako erreferentzia garrantzitsu bat

Joxan Lizarribar hil da, eta bere heriotzarekin, euskalgintzako, kulturgintzako erreferentzia garrantzitsu bat galdu dugu. Euskal kulturaren alde, euskararen alde, finean, Euskal Herriaren alde bizitza osoan egindako lanagatik ezaguna zen Lizarribar. 1970eko hamarkadatik izan zuen euskal kulturarekin lotura. Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide izan zen lehenik, eta ondoren, Berria Taldeko presidente. 

Euskararen herrian sinesten zuen Joxanek eta horren aldeko inurri lanetan ikusi dugu, urteak joan urteak etorri, euskalgitzaren, kulturgintzaren esparru zabal eta sarriegi malkartsuan. Berriro diogu, horregatik, euskalzaleontzat, euskaldun guztiontzat, geure herriko kultura maite dugunontzat galera izugarria dela. Euskaldunoi euskaraz lan egitea, ikastea, informatzea, komunikatzea… hitz bitan, euskaraz bizitzea ahalbideratzen digun lan erraldoia ez da gehienetan titular handietan islatzen, baina lan hori guztia, lan eskerga, egiten duten lagunak dira, hain zuzen ere, euren konpromisoarekin Euskal Herria eraikiz doazenak, eguneroko lanarekin euskal herri euskalduna posible dela erakusten dutenak.

Zailtasunen aurrean gizon konprometitua eta gure kulturaren defendatzaile sutsua. Ametsak helburu egin eta helburuak gauzatzeko urratsak emate horretan begitanduko dugu Joxan. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...

SOS Nafarroako langileek ohartarazten dute polizien deiak 112ra bideratzeak arriskuan jarriko duela larrialdien arreta

Informazio eta komunikazio falta langileei Lehenik eta behin, SOS Nafarroako langileen ordezkari den Langileen Batzordeak bere haserrea, kezka eta harridura adierazi nahi du komunikabideen bitartez...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba egingo dute Araban abuztuaren 5ean

Joan den ekainaren 21ean iragarri bezala, Ikuskizun eta Ekitaldien lehen Hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok 3 greba-egun deitu ditugu EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetako...