2025-12-16
HomeLAB SindikatuaIpar HegoaJesús Pastor García Brigos, pentsalari eta militante kubatarra, Bilbon izango da ekainaren...

Jesús Pastor García Brigos, pentsalari eta militante kubatarra, Bilbon izango da ekainaren 16 eta 17an

Jesús Pastor García Brigos, pentsalari eta militante kubatarra, Euskal Herrian da Ipar Hegoa Fundazioren gonbidapenari erantzunez. Iruñean pasadan ekainaren 10ean eskainitako hitzaldiaren ostean, datorren 16 eta 17an Bilbon ikusi eta entzuteko aukera izango dugu.

Ekainaren 16an “La transformación socialista en Cuba y el socialismo como sistema: Cuba-Rusia-Europa del Este” gaia izango du hizpide eta 17an “El papel de la Conciencia Nacional en la Historia de Cuba. Momentos clave en la Cuba socialista”.

Hitzaldiak
“La transformación socialista en Cuba y el socialismo como sistema: Cuba-Rusia-Europa del Este”

Ekainak 16, astelehena
18:30etan
Esperientzien Aretoa (Zazpi kaleetan – Banco de España)
BILBO

“El papel de la Conciencia Nacional en la Historia de Cuba. Momentos clave en la Cuba socialista”
Ekainak 17, asteartea
18:30etan
San franzizko auzoko Kultur Etxean
BILBO

Antolatzaileak: Ipar Hegoa Fundazioa GITE – IPES

Jesús Pastor García Brigos (Kuba, 1951)
Pentsalari eta militante kubatarra. Fisika ikasketekin hasi eta filosofian doktoretzen da SESBen 1986an eta 1982tik da Filosofia Institutoan ikertzaile titular. Garaian Kuban zabaltzen den “Akats eta Joera negatiboen Zuzenketa Prozesuaren” baitan murgiltzen da, batez ere, esfera ekonomiko eta politikoen arteko harremanean, kubatar Estatua eta demokrazian eta gobernua eta herritarren partehartzean sakontzeko.

Azken hamarkadan, kubatar Estatuaren zuzendaritza prozesua aztertzeko programa nazional bat zuzendu du, Kubako Alderdi Komunistak ustelkeria aztertzeko deitutako lan-taldeko kide izan da eta 2007tik hona, espezialista talde bat zuzentzen du jabetza sozialista aztertzeko. Era berean, Kubako Langile Zentralaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide da, Informatika Zientzietan irakasle, eta “La Obra de Carlos Marx y los desafíos del Siglo XXI” Nazioarteko Konferientzietako koordinatzaile akademikoa da, besteak beste.

Bere ekarpen teorikoarekin bat, Jesus Pastorrek aktibismo politiko handia egin izan du. UJCn urte askotan, ardura ezberdinetan, buruzagi sindikal ondoren, ordezkari hautatu zuten estatu batzorde desberdinetan, gaur arte ia etenik gabe bere lanarekin uztartu duen ardura.

Jesusen lana, praktikaren garrantziaren testigu garbia da, ekinbide teorikoarekin duen lotura estuaren testigu, zeinak azken egiaztapen iturri eta irizpideak eguneroko jarduera eraldatzailean dituen. Hain zuzen ere, hauxe izan da kubatar esperientzia iraultzailearen garapenean oinarrizko zimendu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...