2025-12-16
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaJaurlaritzako Hezkuntza sailburuak segurtasuna bermatzeko eduki zehatzik ez duela proposatu salatu dugu

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak segurtasuna bermatzeko eduki zehatzik ez duela proposatu salatu dugu

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzekin izandako bileraren balorazioa egin du Irati Tobarrek, LABeko Irakaskuntzako ordezkariak: “Gu ez gara pozik atera bileratik. Gure helburua da premiazkoa den hori lortzea; ratioak aztertzea, langileen kolektiboz kolektibo, eta hor gehikuntza bat eman. Baliabideak egoteko dirua behar da, eta aurrekontuetan gora egin behar da. Bada, hau ez da mahai gainean jarri”. Hala, hitz ederretatik harago, Jaurlaritzak bilerara eduki zehatzik ez duela eraman kritikatu dugu.

Bilera EAEko Hezkuntza arloko sindikatu guztiok deitutako grebaren atarian etorri da. Hain zuzen ere, irailaren 15erako dugu deituta greba. Irakaskuntzako langileak ez ezik, jangela, garraio eta garbiketako langileak ere deitu ditugu grebara.

Mobilizazioak egiten ari gara egunotan. Gaur arratsaldean, esaterako, 18:00etan, Hezkuntza Delegaritzen aurrean egingo dugu protesta Lakuan, Bilbon eta Donostian.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...