2026-08-13
HomeEkintza SindikalaIruñeko Haur Eskoletako langileek lanaldi partzialeko kontratuen igoera salatu eta eskola mistoen...

Iruñeko Haur Eskoletako langileek lanaldi partzialeko kontratuen igoera salatu eta eskola mistoen eredua ezetsi dute

Iruñeko Erakunde Autonomoko Haur Eskoletako langileek publikoki salatu dute bizi duten lan-egoera, bihar ostegunean Udaleko Osoko Bilkuran bozkatuko den 2026ko behin-behineko plantilla organikoaren onarpenaren atarian.

Langileek adierazi dutenez, 2025eko plantillak jada partzialtasun maila handia zuen: hezitzaileek %25 eta auxiliarrek %53. Hala ere, 2026rako proposamena okerragoa da, auxiliarren partzialtasuna %37ra jaisten badu ere, hezitzaileena %45era igotzen duelako. “Honek esan nahi du, praktikan, kontratu partzial gehiago daudela, batez ere hezitzaileen kolektiboan”, adierazi dute.

Igotze honen arrazoietako batzuk, azaldeu dute, eskola mistoen ezarpena eta Nafarroako Gobernuak dirulaguntza jasotzeko ratioak gehienekoetara igotzearen inposizioa dira. Dena den, azpimarratu dute “arau nagusiena eskola mistoen eredua dela, bi hizkuntza-eredu dituena eskola berean. Eredu horrek lan-karga handiagoa dakar, adin eta behar aniztasun handiagoa, gastu publiko handiagoa… eta, ondorioz, egoerari aurre egiteko kontratu partzial gehiago behar izatea”.

Langile-kolektiboak behin eta berriz helarazi die alderdi politikoei eskola mistoen aurkako jarrera, eta azpimarratu dute haien jarrera hizkuntza bakarreko eskola baten aldekoa dela.

Negoziazio-bileretan, LABek proposamen bat aurkeztu du, CCOOk ere babesten duena, plantilla organikoaren partzialtasuna murrizteko. Gerentziak eta Zuzendaritza Teknikoak adierazi dute aukera hori bideragarria dela, baina maiatzean lantzea proposatu dute. “Baloratzen dugu borondate hori egotea, baina alderdi politikoek aldaketa horiek Osoko Bilkuran onartuko dituzten bermerik ez dagoela badakigu ere”, adierazi dute.

Bitartean, langileek ohartarazi dute plantilla organikoa ia-ia blokeatuta dagoela, eta horrek lan-eskaintza publikorantz aurrera egitea eragozten du. “Plantilla organikoan sartzen dena gero lan-eskaintza publikora pasatzen da, eta, beraz, lanaldi partzial asko mantentzeak prekarietatea betikotzen du gehienbat emakumez osaturiko sektore batean”, adierazi dute.

Horregatik, langileek eskatzen diote Iruñeko Udalari berehalako konpromisoak hartzea, plantilla organikoan partzialtasuna murrizteko eta eskola mistoen inposaketari aurre egiteko, lan-baldintza duinak eta egonkortasuna sektorean bermatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...