2025-12-18
HomeJai inposaturik ez!Inposizioen aurrean planto egin eta burujabetza aldarrikatzeko garaia da!

Inposizioen aurrean planto egin eta burujabetza aldarrikatzeko garaia da!

Bihar, urriak 12, “Hispanitate Eguna”, LAB sindikatuak beste behin ere planto egingo du; planto, inposatutako jai egunen aurrean. Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu.  
Ez dugu onartzen espainiar Estatuak inposatutako egutegia, eta biharko eguna lan eguna izango da LABentzat. Era berean, euskal langileei dei egiten diegu ariketa hori bera egiteko, burujabetza ekonomikoaren eta politikoaren bidean aurrera urratsa baita.
 
Bizi dugu egoera honetan, subirautza ekonomiko eta politikoa premiazkoa dugu. Ataka honetatik ateratzeko gure erabakiak hartu behar ditugu; garaia da aberastasunaren bidezko banaketara bideratutako politika publikoak abian jartzeko, garaia da enplegua eta kalitatezko zerbitzu publikoak sortzeko; garaia da Bankari dirua emateari uzteko.
 
Bere egutegia inposatzen ari zaigu Estatu espainiarra. Inposaketak egiten ari da, halaber, erreformaz erreforma, dekretuz dekretu, murrizketekin —prestazioetan, oinarrizko eskubide sozialetan…— Eta egunetik egunera behartxuago egiten gaituzten erreforma laboralen bidez. Ez gaude prest hori onartzeko.
 
Bihar lan egingo dugu, gure egoitzak zabalik izango dira. Eta bihar ere jarraituko dugu eskatzen klase politikoari hemen, Euskal Herrian, ez ditzatela aplikatu inposatutako politikak. Ordua da Madrili esateko hemen ez direla ezarriko ez bere lan egutegia, ez bere politika antisozialak.
 
Azkenik, eragile sozialei, sindikalei eta politikoei dei egiten diegu lan egutegi propioa erabakitzeko datorren urterako. Bada garaia inposatutako jai egun espainiarren aurrean planto egiteko.
 
 
 
Euskal Herrian, 2012ko urriaren 11n

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.