2026-03-20
HomeErrepresioaIñigo Cabacas gogoan

Iñigo Cabacas gogoan

Bi urte bete dira gaur Iñigo Cabacas hil zenetik eta oraindik ez da justizia egin. Hau salatzeko, Bilboko sindikatuok (LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta Bilboko CNT) Giza katea egin dute "Iñigo Cabacas gogoan, JUSTIZIA!" lelopean. Giza kateak PSOEko egoitza eta Sabin Etxea lotu ditu.

Apiralen bostean, pasa den larunbatean duela bi urte, pilotakada baten bidez Ertzaintzak zauritu zuen Iñigo, tiro baten bidez hil zuten Iñigo. Lau egun ondoren, Basurton Iñigo joan zen. Iñigo Cabacas Liceranzu hil zela Ertzaintzaren bortizkeriaren ondorioz, eta horren arduradunek, zuzenak zein politikoak, ez dute zigorrik jaso.

Ertzaintzaren barneko “ikerketak” ez du argibiderik eman gertatutakoaz, aitzitik, nahasketa sortu besterik ez dute egin batzutan, eta tokian bertan edo agindu ardurabakoak ematen ertzainetxetik lekuko izan edota parte hartu zuten ertzainen laguntza eza nabaria izan da arduradunak identifikatzeko orduan. Horretaz gain, gertaera lazgarri honetan ardura izan dezaketeen ertzain edota kargu politikoekin ez dira badaezpadako neurririk hartu eta kasu batzutan promozionatu ere egin dute. Horri epaiketa prozesu luzatzen dela gehitzen badiozu, ulergarria da Iñigoren guraso, senide eta lagunen artean zabaltzen ari den mina, haserrea eta frustazioa.

Iñigo langile bat zen, BBVAn egin zuen lan hil zenean, eta gaur langikideak gurekin daude. Bere familia, familia langile bat da, eta gure elkartasun eta laguntasun beroena eman nahi diogu.

JUSTIZIA eskatzen dugu, justizia ertzaintza edo bestelako polizien gehigekeriak zigorgabe gera ez daitezen, eta holako tragediarik berriro gerta ez dadin.

 

 

 .

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.