2026-06-19
HomeBidalketak2012IGANDE ETA JAI EGUNETAN ITXITA! MANIFESTAZIOA

IGANDE ETA JAI EGUNETAN ITXITA! MANIFESTAZIOA

Mezu hau ikusteko arazoak badituzu sartu helbide honetara:
Si no puedes ver este mensaje correctamente entra en la siguiente dirección:
http://www.labsindikatua.org/bidalketak

IGANDE ETA JAI EGUNETAN ITXITA!
MANIFESTAZIOA

Martxoak 11 Igandea
12:00etan Bilboko
Moyua plazan

Igande honetan manifestazioa egingo da Bilbon, deskantsurako eta kontziliazio familiarrerako eskubidearen defentsan eta saltokiak igande eta jai egunetan itxita mantentzearen alde, sindikatuok Bilboko dendari eta kontsumitzaileen elkarteekin batera aspalditik lantzen ari garen dinamikaren barruan.

Benetan larria da pasa den urtarrilaren 26an Bilboko udalean PNV, PP eta PSOEk 7 jai egunetan komertzioak irekitzeko adostu zuten egutegia. Egun horietan saltokiak irekitzeak ez du lanpostu gehiago ekarriko, kontran, komertzio txikia kaltetu eta lanpostuak galduko dira ezinezkoa izango zaielako kate handiekin lehiatzea.

Legeak baimena ematen badu ere, komertzioak jai egunetan itxita mantentzea lortu behar dugu! Eta horretarako Igande honetan Bilbon egingo den manifestazioa indartsua izatea garrantzitsua da. Beraz, bertan parte hartzera eta zure inguruan deialdia zabaltzera deitzen zaituztegu.

Lortuko dugu!

DOMINGOS Y FESTIVOS ¡CERRADO!
MANIFESTACIÓN

Domingo, 11 de Marzo
a las 12:00 desde la plaza Moyua de Bilbo

Para este Domingo sindicatos, asociaciones de comerciantes y consumidores de Bilbo hemos convocado una manifestación en defensa del derecho al descanso y a la conciliación familiar y en denuncia por la apertura del comercio en domingos y festivos.

Es sumamente grave el calendario acordado el pasado 26 de enero por el ayuntamiento de Bilbo con los votos de PNV, PSOE y PP, concretando 7 días festivos para la apertura del comercio. Esta decisión no apoya al pequeño comercio, sino al beneficio privado de unos pocos empresarios.
No solo no creará empleo, sino que lo destruirá en el pequeño comercio, ya que se les va a hacer imposible competir antes las grandes superficies.

Por encima de la posibilidad que da la ley para abrir en Domingos y festivos, tenemos que conseguir de que no se haga. Le tenemos que poner freno y por ello es muy importante dar una respuesta fuerte este Domingo en las calles de Bilbo. Os invitamos a participar y difundir la convocatoria en vuestro entorno.

Lortuko dugu!


Mezu hau jaso nahi ez baduzu idatzi helbide honetara:
Si no deseas recibir más mensajes escríbenos a esta dirección:
webgunea@labsindikatua.org

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.