2026-03-20
HomeIndustriaEnergiaIberdrola langileen kontura aberasten. !No a la criminalización de la protesta!

Iberdrola langileen kontura aberasten. !No a la criminalización de la protesta!

Datorren astelehenean, urriak 29, LABeko 21 kide epaituak izango dira Bilbon, joan den martxoaren 22an Iberdrola multinazionalaren joko zikina (azpikontratazioa, prekarietatea, kaleratzeak…) salatzeko egindako protesta ekintza baketsu baten harira. Desorden publikoak egozten dizkiete guztiei.

Epaiketaren ordu berean, goizeko 10.30ean elkarretaratzea egingo du LAB sindikatuak Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean, Iberdrola langileen kontura aberasten. !No a la criminalización de la protesta! lelopean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...