2026-03-20
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaHezkuntza sistema propioaren alde ekiteko eskatu dio LABek Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari

Hezkuntza sistema propioaren alde ekiteko eskatu dio LABek Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari

Atzo Lakuan burututako LOMCEren gaineko bileraren inguruan zehaztapen gutxi jaso dira Hezkuntza Sailaren aldetik. Aipatu Legearen aurka daudela esan, baina horren balizko ezarpenaren aurka hartuko lukeen jarrera edota ekimenen inguruan ezertxo ere ez du adierazi. Tresna legalak baliatuko omen dituzte Lege honi aurre egiteko, ez du argitzen ordea, bide horiek muturrera eraman eta gero zer nolako bideari ekingo zaion.

LABek gai honen inguruan zehazki, eta hezkuntzaren inguruan orokorrean, dituen helburuak helarazi dizkio Hezkuntzako Sailburua den Cristina Uriarteri. Honela bada, gatazka ez dela LOMCEri aurre egiten soilik amaitzen baizik eta garaia dela Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren alde ekiteko aipatu zaio. Bide horretan, Hezkuntza Lege berri baten beharra dugula azpimarratu zaio. Euskal Herri aske baten parlamentu burujabe batek egingo lukeen Hezkuntza Legea alegia.

Maila handi batean arazoa ez da PPren Legea den ala ez den. Muinean dagoen arazoa beste behin ere, Madrilen erabakitzen dela gure herrian ezarri beharreko hezkuntza eredua. Horri aurre egiteko modu bakarra dago: hezkuntza komunitateko eragileekin eta euskal jendartearekin bide propioari ekitea. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.