2026-03-19
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakHezkuntza Sailaren atzerepenek arrisku larrian jartzen dute La Milagrosaren etorkizuna

Hezkuntza Sailaren atzerepenek arrisku larrian jartzen dute La Milagrosaren etorkizuna

Familia eta langileok oso harro gaude egindako lanaz, eta oso argi daukagu nork utzi nahi gaituen Milagrosatik kanpo, EAJ, PSE eta PPk. Honetan erratzen ari bagara, zer itxaroten ari zarete irtenbide bideragarriak planteatzeko?

Hauxe da la Milagrosako Hezkuntza Komunitateak argitaratutako oharra:

Pasa den maiatzaren 25ean Hezkuntza Sailburuordearekin bilera izan genuen bilera. Berau eskatu eta hiru astera eman ziguten. Bilera horretara eraman genuen helburua Minas eraikinera sartzeko eskatzen dizkiguten baldintzak ezagutzea zen: trantsizio-epea, kuotak, eraikinaren ezaugarriak…

Bileran topatu genuena hauxe izan zen: kooperatiba osatuta edo ikastetxea kudeatuko duen titulartasuna lortuta ez badaukagu, ez digute eraikinari buruz inolako informaziorik emango.

Baina zelan hartu ahal dugu erabaki hau ez badakigu zer izan daitekeen honelako proiektu batean sartzeak familia eta langile bakoitzari ekarri ahal diona? Norbaitek inoiz mailegua eskatuko luke ez badu ezta pisua bisitatu ere ? Benetan larria da entzun behar izan genuena. Lotsagarria ere Sailburuordeak maiatzaren 3ko Hezkuntza Komunitateko agerraldia ikusi ez zuela esatea (ez dugu sinesten), eta beraien eginkizun bakarra Legebiltzarrean idatzitakoa betetzea dela esatea ere. Ez al da zuen eginkizuna Hezkuntza Batzorde guztietan adosten dena ahalbidetzea? Ze koordinazio mota dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen artean? Entzun genuen guztia aitzikia besterik ez da, lotsagarria benetan.

Epeak zuek markatu dituzue hasieratik, eta hasieratik bazenekiten epe guztiak atzeratuz gero 350 ikasle eta 39 langile kalean geratuko zirela.

Karitate Alabek itxiko dute ikastetxea, baina honetarako laguntza handia izan dute: Legebiltzarrak adostutako eta aurrera ateratako proposamena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izan duen jarrera eta Barakaldoko Udaleko alkate anderearen inplikazio falta nabaria.

Familia eta langileok oso harro gaude egindako lanaz, eta oso argi daukagu nork utzi nahi gaituen Milagrosatik kanpo, EAJ, PSE eta PPk. Honetan erratzen ari bagara, zer itxaroten ari zarete irtenbide bideragarriak planteatzeko?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.