2026-02-02
HomeEkintza SindikalaHezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko...

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

Bada, hezkuntza publikoko kolektibo prekarizatu eta feminizatuetan, Sukalde eta Garbiketan, Haurreskolak Partzuergoan eta Heziketa Berezian, Hezkuntza Saila luzamenduetan ibili zen eta legegintzaldia bere konpromisoak bete gabe amaitu zituen. Hori dela eta, ekainaren 17an mobilizazioa egin genuen eta sortuko zen Jaurlaritzako gobernu berriari zein Hezkuntza Sailari eskatu genien akordio laboralean jasotako eta negoziazio mahaietan landu eta aurreratu ziren edukietan sakontzen jarraitzeko eta eremu bakoitzeko hitzarmenen negoziazioaren alde egiteko.

Ekainaren 25ean Hezkuntza Sailburu berriak bere kargua hartu zuen eta saila martxan da. Beraz, gaur Donostian eginiko mobilizazioaren bitartez, eskatu diogu lehenbailehen eta ikasturtea bukatu aurretik deitu ditzala ahaztuenak diren Sukalde eta Garbiketako lan-hitzarmen mahaia eta Haurreskolak Partzuergokoa. Heziketa Berezian, azkenik, atzo bidali ziguten sindikatuei lan-hitzarmenaren azken proposamena, eta datozen egunetan lan-hitzarmena ixteko mahaia deituko da.

Haurreskolak Partzuergoaren kasuan, urtarriletik maiatza bitarte negoziatzen ibili ondoren, maiatzaren 8an burutu zen azken negoziazio mahaia. Bertan aurkeztu zen azken zirriborro proposamenari sindikatuok gure iritzia helarazi eta azken ekarpenak egiteko data finkatu zen. Maiatzaren 22an bidali genizkion erantzunak gerenteari, eta geroztik ez dugu erantzunik jaso. Orduz geroztik hilabete eta aste bat daramaguHezkuntza Sailaren erantzunaren zain eta prozesua bukatzeko mahai-negoziatzailea deitzea eta sindikatuekin azken ekarpenak adostea besterik ez da falta.

Sukalde eta Garbiketako negoziazioak, berriz, irailean hasi ziren, eta hainbat geldialdi izan dituzte; besteak beste, estabilizazio prozesuak tarteko. Oraindik orain, mahai-negoziatzaile honetan lan-hitzarmen berriaren proposamen integrala aurkeztu gabe dauka administrazioak. LABetik askotan adierazi diogu sailari langile kolektibo ezberdinetan batera egin beharreko negoziazioak zirela akordio laboralean adostutakoak, edo, bestela, kolektibo honen proposamenak lehenago izan behar genituela. Izan ere, lan-baldintza prekarioagoak dituzten langileak dira eta, gainera, ikusezin bihurtuak.

Hortaz, askotariko mobilizazio eta ekimenen bidez esan izan dugun bezala, osatu berri den Hezkuntza Sail berriari eta bertako sailburu den BegoƱa Pedrosari zera eskatzen diogu LABetik: ikasturtea bukatu aurretik, akordio laboralean jaso zuten eta orain arte mahai negoziatzaileetan aurreratu diren edukietan sakontzen jarraitu eta eremu bakoitzeko hitzarmenen negoziazioaren alde egin dezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...