2026-09-20
HomeEkintza SindikalaHezkuntza publikoaren alde mugitzen ari gara

Hezkuntza publikoaren alde mugitzen ari gara

Gaur “Hezkuntza Publikoaren alde – Muévete por la Pública” kanpainaren lehen lanuztea egin dugu Baztan-Bidasoa eskualdean. Hiru elkarretaratze eta beste hainbeste asanblada jendetsu izan ditugu Beran, Elizondon eta Donezteben. Bertako irakasleekin bildu gara eta lehen eskutik jaso ditugu beraien kezka eta proposamenak. Beste behin ere argi geratu da Hezkuntza Departamentuak inbertsioa handitzea beharrezkoa dela, besteak beste inklusioa bermatzeko, nabaria baita baliabide pertsonalen falta, ikasleen beharrak asetzeko irakasle gehiagorena alegia.

Era berean, premiazkoa da Oronozko Lanbide Eskola berriari irtenbidea ematea, eta horren erakusle da bertako hezkuntza komunitate osoak bat egiten duela eskola berria eraikitzearen beharrarekin. Gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok erabateko babesa ematen diegu helarazi dizkiguten eskaera horiei guztiei.

Beraz, irakasleok antolatuta eta mobilizatuta jarraitzeko beharra dagoela argi ikusten dugu. Datorren asteazkenean, otsailak 26, bigarren lanuztea izango dugu Lizarraldean. Bertako irakasle eta hezkuntza komunitate osoa gonbidatzen dugu Viana, San Adrian eta Lizarran egingo diren elkarretaratze eta asanbladetan parte hartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.