2026-02-04
HomeMurrizketakHerritarrek subordinazioaren ala bide propioaren artean hautatu ahal izateko herri galdeketa eskatu...

Herritarrek subordinazioaren ala bide propioaren artean hautatu ahal izateko herri galdeketa eskatu du LABek

LAB sindikatuak Rajoyren gobernuak ezarritako azken erreformaren balorazioa egin du gaur Donostian. Inposatu berri dizkiguten neurriak sistema finantzieroaren erreskateagatik ordaintzea tokatu zaigun prezioa direla salatu du sindikatuak. Bide honetan jarraitzea Euskal Herriarentzat “suizidio politiko eta ekonomikoa” dela azpimarratu du LABek; honen aurrean langileoi gure eskubideen alde kalera ateratzea tokatzen zaigula gaineratuz. Alternatiba badago sindikatuarentzat eta hori hiru ardatzetan oinarritzen da: Espainiatik ezarri nahi dizkiguten neurriak ez aplikatzea, Iruñeako eta Gasteizko Gobernuek aurrekontu publikoetan hartutako neurriak atzera botatzea eta plan politiko eta instituzional berri bat egitea. 

 LAB sindikatuaren erreformaren gaineko balorazioa (2012/07/18)
 Rajoyren gobernuak herritarren aurka hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak Hego Euskal Herrian (2012/07/17)
 Argazkiak (2012/07/17)
 
PPko gobernuaren azken neurrien aurrean, mobilizatzeko deia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek (2012/07/13)
 
Sindikatu eta gizarte eragileen irakurketa  (2012/07/13)
 
Euskal Herria hondamendira daraman espainiar diktadura ekonomikoa salatzeko mobilizatzera deitu du LABek  (2012/07/11)

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...