2026-02-02
HomeEkintza SozialaHego Euskal Herrian 167.207 arrazoi ditugu oraindik enplegu politika eraginkorra exijitzeko

Hego Euskal Herrian 167.207 arrazoi ditugu oraindik enplegu politika eraginkorra exijitzeko

3.802 pertsonatan egin du langabeziak behera. Zifra hau 1.360ean gelditzen da kontutan hartzen badugu gizarte segurantzari afiliazioa azpienplegua eta prekarietatearen kontura egin dela, azken urteotan gertatu den moduan. Urtarriletik hona sinatu den kontratuen %92,5 aldi baterakoa da eta ia erdia hilabetetik beherakoak dira.

120.990 langabetuk ez dute langabeziagatiko inolako prestaziorik jasotzen, sistemaren estaldura %29,2an utziz, oraindik apalagoa dena emakumeen kasuan (%27).

Bere helburua interes finantzieroak eta patronalarenei mesede egitea duen politika ekonomikoak desberdintasunak areagotzen ditu, krisia betikotu eta gero eta alde gehiago sortzen du laneko errenta eta kapitaleko errenten artean, azken hauen mesedetan.

Ez gara egoera honetatik aterako neurri urjenteak hartzen ez badira. Inbertsio ekoizpen publiko eta pribatua, inbertsioa zerbitzu publiko eta enpleguaren sorreran, Europako Karta Sozialaren araberakoa izango den lanbidearteko gutxieneko soldata, lanaldia murriztea eta enpleguaren sorrera sektore publiko zein pribatuan eta 1.080 eurotako gutxieneko soldata soziala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...