2026-04-07
HomeEkintza SindikalaHamar langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg-en osasun krisia hasi zenetik

Hamar langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg-en osasun krisia hasi zenetik

Lehengo Lajo y Rodríguez, SA (LYRSA) enpresak, Derichebourg multinazional frantsesak erosi zuenak, enplegua suntsitzen jarraitzen du. Enpresak ziurtatzen zuen salerosketa-operazioan 2 urtez enplegua mantentzeko klausla bat zegoela, baina martxotik hona 10 langile kaleratu ditu, urte hasieran 45 inguru zirenean. Eta gainera, badirudi ez direla azken kaleratzeak izango.

Aipatu beharrekoa da enpresak indarrean sartuz joan diren covid-19aren aurreko ABEEE modalitate desberdinak erabili dituela. ABEEE hauek enpleguarekiko konpromisoa suposatzen dute, behin eta berriro bete ez dena. Korredore atlantiarrean zentro logistiko huts bezala utzi nahi du enpresak Arabako lantegia, eta honetara bideratutako estrategiari erantzuten dio zuzendaritzaren jarduerak. Gainera, beldur gara enpresak pandemia-egoera baliatuko dutela bere planak aurrera eramateko, mobilizatzeko izango ditugun mugapenen jakitun. Gogoratu nahi dugu enpresak 8 milioi eurotik gora banatu dituela irabazietan 2016 eta 2017an, baita galerak aitortu zituen urteetan ere.

Horregatik, LABen dinamika bat jarri dugu martxan arazoa sozializatu eta langileekin batera, odoluste hau geratzea lortzeko urratsak adosteko. Gaur egingo da lantegian bertan langileen lehen asanblada. Gainera, enpresa kokatuta dagoen Udaletan (Asparrena eta Donemiliaga) babes-mozioak aurkeztuko ditugu.

LABekook ez dugu onartuko egoeraren zama guztia langileon bizkar erortzea. Ez da bidezkoa batzuk poltsikoak bete eta aberasten diren artean, enpresa langileak kaleratzen ibiltzea aitzakia ekonomikoekin.

Derichebourg-Lyrsan ez dago inor soberan. Enplegu bermea orain.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Kuba, duintasunez beteriko irla

Hemen duzue Koldo Saenz de Benito Nazioarteko Harremanetarako arduradunaren iritzi artikulua. Buenos Airesen 2003ko maiatzean emandako hitzaldi ezagun batean, Fidel Castrok adierazi zuen Kubak ez...

Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta esku hartze inperialistak salatzeko mobilizatzeko deia egiten du LABek

LAB sindikatuak Global Sumud Flotillan ordezkari bat izanen duela adierazten du, eta blokeoa hausteko nahiz Palestinarekin elkartasuna adierazteko deituko diren mobilizazioak indartzera deitzen du. Munduan...

INTIAko batzordeak greba deitu du, enpresa publikoak bere azken proposamenari uko egin ostean

INTIAko enpresa-batzordeak (LAB, UGT) greba deialdia iragarri du, enpresa publikoak soldata-desberdintasuneko egoera konpontzeko sindikatuek aurkeztutako azken proposamenari uko egin ostean. Asteazken honetan, batzordeko kideek eta...