2026-01-28
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaGurutzetako ospitaleko sukaldean enpresa pribatu bat sartuko da

Gurutzetako ospitaleko sukaldean enpresa pribatu bat sartuko da

Ezkerraldea-Enkarterriko OSIaren Zuzendaritzak janarien-horniketarako kudeaketa sistema berria ezarri nahi du Gurutzetako ospitalean. Eredu aldaketak ospitaleko sukaldean enpresa pribatu bat sartzea suposatzen du. Hau salatzeko ESK, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek elkarretaratzea burutu dute ospitale aurrean.

ESK, ELA, UGT, CCOO eta LABen irakurketa:

Ezkerraldea-Enkarterriko OSIaren Zuzendaritzak janarien-horniketarako kudeaketa sistema berria ezarri nahi du Gurutzetako ospitalean, 14 hornitzailetatik bakarrera pasatuz.
Isilpean egin den aldaketa da, ez dituzte ospitaleko es langile ez sindikatuak informatu. Bere aurpegirik beltzena erakutsi digu Osakidetzak. Gardentasun faltarena.

Ez dago aldaketa honetarako arrazoirik esparru ezberdinetan onartzen baitzen Gurutzetako ospitaleko sukaldearen kalitate altua eta koste apala. Ospitaleko erabiltzaileak oso pozik zeuden eredu honekin. Gainera, zerbitzu honen kostearen azterketak ahalbidetzen digu ondorioztatzea Osakidetzako ospitaleetatik, pribatizatuta daudenak eta hornitzaile bakarreko sistema hartu dutenak direla gehien gastatzen dutenak.

Eredu aldaketak ospitaleko sukaldean enpresa pribatu bat sartzea suposatzen du, modu esklusiboan, unitate honetako janariak kudeatzeko eta inolako beharrizanik gabe, egun sukaldeko langileok betetzen ditugun funtzioak bere gain hartzea dakar.
Ospitaleko sindikatuontzat eta sukaldeko langileontzat, erabaki honen atzean dago zerbitzu publiko honen aldeko pribatizazioaren eta euren irabazia baino nahi ez duten enpresak sartzearen aldeko Osakidetzaren apustua. Irabazia, honezkero eredu honekin lanean ari diren Osakidetzako beste zentro batzuen esperientziagatik, kalitate txarragoko produktuak eskuratuz eta dieta urriagoekin soilik lor daiteke.

Aldaketa honek ekarriko duenaren adibidea Nafarroako ospitaleetako sukaldeen pribatizazioarekin ikusi dugu. Mediterranea de Catering azpikontratatu zen bertan. Nafarroako sektore publikoa fiskalizatzen duen Comptosen Ganberako txosten batek adierazi zuen pribatizazioak ez zuela ekarri diru-aurrezkirik, kontrara, 670.000 euro garestiagoa izan zen. Zerbitzu berriak kalitate-neurgailurik ez izatea ere larritzat jo zuen. Pribatizazioa asko kritikatu zuten erabiltzaileek eta salaketek egunkarietako orriak bete zituzten.

Azken batean, eredu berri honek Gurutzeko ospitalearen pribatizazioa erraztuko duen pertsonal-berregituraketarako oinarriak jartzea suposatzen du.

Horregatik ari gara sukaldeetako langileak mobilizazioetan. Datorren asteartean, urtarrilaren 19an, kontzentrazioa egingo dugu 11:30ean Gurutzetako ospitalearen sarreran pribatizazio hau salatu eta kalitatezko sukalde publikoa defendatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak, arduragabekeriaz, Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmaneran negoziazio mahaia bertan behera utzi du

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta patronalari euren ardura hartzeko eskatu die LABek, eta, behingoz, hitzarmenaren negoziazioari ekin, ratioak aldatu eta helduen egoitzen publifikazio prozesuari ekiteko. Gaurko...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatzera deitu du LABek, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatuko du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

Pertsona migratuen erregularizazio masiboa: eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua

Gaur, urtarrilaren 27an, asteartea, Ministroen Kontseiluak Espainiako Estatuan bizi diren pertsona migratuen aparteko erregularizaziorako Errege Dekretua tramitatu du. Baldintza gisa, pertsona migratuek frogatu beharko dute...