2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaGure hezkuntza eraikitzearen alde mobilizatzeko deia

Gure hezkuntza eraikitzearen alde mobilizatzeko deia

Sindikatu eta hezkuntza eragileek agerraldia egin dute gaur Bilbon urriaren 12an kalera ateratzeko deia eginez, LOMCEren kontra eta euskal hezkuntza eraikitzearen alde. Herri mobilizazioa burutuko dute egun horretan, 17:30etatik hasita, Jesusen Bihotzetik. Jarraian gaur egindako irakurketa.

 LABen irakurketa
 
Kartela LAB
 
Kartel bateratua

EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCE EZ!

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, argi adierazi dugu azken hilabete luzeetan Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure aurkakotasuna.

Zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista den lege hau bertan behera uztea exijitzen dugu eta inola ere ez dugu onartzen Euskal Herrian inposa dadin.

Hau honela, ekainean aurreratu moduan, hezkuntza komunitate osoari eta euskal herritarrei dei egiten diegu urriaren 12an Bilboko kaleak betetzera LOMCEri gure aurkakotasuna adierazi eta aurre egiteko eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko.

Mobilizazio honen bidez, gure desadostasuna agertzeaz gain, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabili ditzatela. Modu berean, hezkuntza eragileok gure konpromisoa berresten dugu LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia amankomunak lantzeko.
Bestalde, azken hamarkada luzeetako bideari jarraituz, hezkuntzako eragile ezberdinok, eraso hauei guztiei aurre egin eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntzari erantzungo dion hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean pauso berriak emateko gure konpromisoa adierazi nahi dugu.
Honegatik guztiagatik, dei berezia egiten diegu ikasle, familia, hezkuntzako langile eta herritar orori datorren urriaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, Bilboko kaleak bete eta ozen esan dezagun: EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCE EZ!

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 20ean

  

LAB sarean
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.